Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Bisitak, txangoak) 
  3. San Bartolome Baselizara Bisita Gidatua

San Bartolome Baselizara Bisita Gidatua

  • Imagen 1 de la galería de San Bartolome Baseliza Bisita Gidatua
  • Imagen 2 de la galería de San Bartolome Baseliza Bisita Gidatua
  • Imagen 3 de la galería de San Bartolome Baseliza Bisita Gidatua
  • Imagen 4 de la galería de San Bartolome Baseliza Bisita Gidatua

Usadio herrikoiak dioenez, San Bartolome ermita Zegamako lehenengo parrokia izan zen. Ermita noiz eraikitakoa den ez badakigu ere, egun ermitaren sarreran ur bedeinkatu ontzi moduan birmoldatuta dagoen kapitel erromanikoa gorde izanak, tenplu honen jatorria oso antzina jartzera garamatza.

Udalherria: Zegama

Lekua: Zegamako Turismo Bulegoa eta Egur Museoa

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa - Turismo

San Bartolome Kalea 13 (20215) Zegama

Telefonoa: 943 80 21 87
Faxa: 943 80 21 87
Weba: http://www.museomadera.com/index.php
Emaila: zegama@aldabe.com

Ezagunak diren lehenengo agirietako berriak XV. mendekoak dira eta bere gaur egungo irudikapena berriz, Barroko garaian finka daitezkeen berreraikuntza-obrei dagokie.

Bere barruan, edertasun handiko zurezko korua, XIII.an jatorria duten kapitel erromanikoa eta bataio-pontea, XVI eta XVII. mendeetako bi erretaula errenazentista, XVI-XVII. mendean kokatutako pulpitu bat eta XVIII. mendeko San Bartolomeren irudia aurki ditzakegu besteak beste.

Ermita ikusi nahi izanez gero, nahikoa da Zegamako Turismo-Bulegora joan eta bertako harreragileari esatea.




Ekei Kulturweb S.L.L.