Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Musika Hamabostaldia 2019: Beste Ekitaldiak

Musika Hamabostaldia 2019: Beste Ekitaldiak

  • Donostiako Musika Hamabostaldiaren Kartela 2019

Musika Hamabostaldiaren 80. edizioaren barruan antolatu diren hainbat ekitaldien egitaraua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2019/08/1

Amaiera: 2019/08/31

Sarrerak:  

Musika Hamabostaldia

Centro Kursaal<br>Zurriola Etorbidea, 1. (2002) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943003170
Faxa: 943003175
Weba: www.quincenamusical.com
Emaila: udala_quincena@donostia.org

Ikastaroak

  • Uztailak 27 - abuztuak 1:
    • 09:00-20:00: Donostiako Orfeoiaren Egoitza
      • Ahots Teknikari buruzko IX Ikastaroa
        • Ana Luisa Chova, ikastaroaren irakaslea
        • Carles Budó, pianoa
          • Ikastaroak ikasle aktibo nahiz entzuleentzako eskolak eskaintzen ditu. Ikasle aktibo izango direnak aukeratu ahal izateko beharrezkoa da grabaketa bat (gehienez 5 MB) eta curriculuma bidaltzea.
            • Sarrera: 200 € (ikasle aktiboak) / 50 € (ikasle entzuleak)
            • Informazio gehiago: 666 528 634 / cursoquincena@gmail.com
            • Antolatzailea: Musika Hamabostaldia
            • Laguntzailea: Donostiako Orfeoia

  • Abuztuak 5-9:
    • 09:00: San Bizente Elizako Organoa
      • Organo Erromantikoaren XXXVI Ikastaroa
        • Daniel Roth, ikastaroaren irakaslea
          • Ikastaroa, batez ere, Donostiako San Bizente Elizako Cavaillé-Coll organoan egingo da, nahiz eta Gipuzkoako beste organo erroman- tiko batzuk ezagutzeko aukera ere izango den.
            • Sarrera: 140 € (ikasle aktiboak. 15 plaza gehienez) / 106 € (ikasle entzuleak)
            • Informazio gehiago: estebanelizondo@hotmail.com
            • Antolatzailea: Musika Hamabostaldia

Eskola Magistralak

  • Urte batzuk badira Musika Hamabostaldiak, formazioaren alorrean, eskola magistralak eskaintzen dituela. Aurten Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleek bi eskola magistral ezberdin jasotzeko aukera izango dute, 80. Musika Hamabostaldian parte hartuko duten bi artista handiren eskutik.
    • Abuztuak 3, larunbata:
      • 11:00-14:00: Musikeneren Egoitza
        • Khatia Buniatishvili, pianoa
    • Abuztuak 11, igandea:
      • 11:00-14:00: Musikeneren Egoitza
        • Johannes Pramsohler, biolina
    • Antolatzailea: Musika Hamabostaldia
    • Laguntzailea: Musikene

Erakusketak

  • Uztaila-Abuztua
    • Hamabostaldiak 80 urte
      • Musika Hamabostaldiaren 80.urteurrena ospatzeko eta jaialdiaren ibilbidea berrikusteko erakusketa.
        • Lekua: San Telmo Museoa (Laborategia)
        • Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00
        • Sarrera: Doan
        • Antolatzailea: San Telmo Museoa

Musika Proiekzioak

  • Abuztuak 5-9:
    • 17:30: Trueba Zinemak (Sade Taldea)
      • Sade Taldeko Trueba zinemak izango dira aurten ere ohiko musika-proiekzioen egoitza. Proiekzio hauen helburua, 80. Musika Hamabostaldiko programazioaren zati diren hainbat obra zaletuei gerturatu eta ezagutaraztea da.
      • Aurtengo hitzorduak abuztuko honako egunetan izango dira: 5 ("Gerrako Requiema", Britten), 6 ("Madame Butterfly", Puccini), 7 (" Bizar Urdinaren gaztelua", Bartok), 8 (1., 2. eta 3. Pianorako kontzertuak, Beethoven) eta 9 (4. eta 5. Pianoarako kontzertuak, Beethoven).
        • Sarrera: 3 €
        • Antolatzailea: Donostia Musika
        • Laguntzaileak: Musika Hamabostaldia, Grupo Sade

Irteerak

  • Viajes Colón14 agentziak bi ibilaldi proposatzen ditu: autobusean joan eta etorriko bidaia gidarekin, bazkaria eta dagokion kontzerturako sarrera hartzen dituzte barne.
    • Abuztuak 12, astelehena:
      • Estibaliz (Carlos Mena)
        • Honako lekuak bisitatuko dira: Gasteiz eta Aguraingo erdigune historikoak, San Martin Tourskoaren Eliza, Arabako Erromanikoaren Interpretazio Zentroa...
          • Sarrera: 88 €

    • Abuztuak 16, ostirala:
      • Arantzazu (Orfeón Donostiarra)
        • Burdin Haranaren eskualdearen historia kontatzen duten lekuetatik igaroko da ibilaldia: Burdinaren Museoa, Mirandaolako burdinola eta kapera, Chillida Lantoki eta 1950eko Eskola.
          • Sarrera: 90 €

    • Informazioa eta erreserbak: Viajes Colón14 943 32 20 72 - www.viajescolon14.com


Ekei Kulturweb S.L.L.