Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Guadalupeko gotorlekua

Guadalupeko gotorlekua

  • Kartela
  • Kartela

Guadalupeko gotorlekua Euskal Herriko babeserako eraikin garaikide ederrenetako bat da. Gotorlekua Jaizkibel mendian dago, Guadalupe santutegiaren ondoan. Hondarribiko Arma Plaza fundazioak antolaturik Guadalupeko fuertera bisita gidatua ospatzen da.

Udalherria: Hondarribia

Lekua: Arma Plaza

Ordua: 11:00

Hasiera: 2019/07/1

Amaiera: 2019/08/31

Sarrerak: 10,00

Hondarribiko Udala

C/ Nagusia, 20 (20280) Hondarribia

Telefonoa: 943 11 12 11
Weba: http://www.hondarribia.org
Emaila: udala@hondarribia.org

BISITA 1: GOTORLEKUA EZAGUTU

Eraikina 1900 urtekoa da. Behin Hirugarren Gerra Karlista amaituta, Oiartzuneko trintxeradun eremua eraikitzea proiektatu zuten: 8 gotorleku zenbait gailurretan kokatuak, elkarri babesa ematen ziotenak. Proiektu hartatik 3 bakarrik eraiki ziren, Guadalupe Ama Birjinaren Gotorlekua (hiruetan handiena), eta San Markos eta Txoritokieta Gotorlekuak (Errenterian). Gaur egun zaintza etxeetan erakusketa dago, aldi baterakoa, Guadalupeko Gotorlekua eta Jaizkibeleko ondare geologiko eta naturalak azaltzen dituena; erakusketarako sarrera irekia eta dohainik da, bisita gidatuak izaten diren ordutegiaren barruan. Guadalupeko Gotorlekua Udalak erosi zuen, 1989an, eta 1994 urtean Kultur Ondarea izendapena eman zitzaion, Monumentu Multzo kategoriarekin.

Ibilbidean zehar fusileriako galeriak, lubanarroak, bide estaliak, patioak, artilleriako kasamatak, eta eremuak lur azpitik elkartzeko tunelak ikusiko dira, misterio eta historiaz jositako lekuak; eta amaitzeko Gotorlekuaren gain aldea, ikuspegi panoramiko eder bat izateko. Taldeentzako neurrira prestatutako bisitak ere egiten ditugu, eskainitako edozein hizkuntzatan. Bisita gidatua egiteko gutxienez 8 pertsonako taldea behar da. Taldea osatzen ez bada aldez aurretik jakinaraziko da.

Oinetako egokiak ekartzea gomendatzen da.

Egutegia: bisita egunak ez dira finkoak harik eta bisita egunaren aurreko 48 orduko epea iristen ez den arte, izan ere bitarte horretan aldatu edo ezabatu daitezke.

Irteera-gunea: Guadalupeko gotorlekuko sarrera nagusia - Jaizkibel Errepidea GI-3440
GPS koordenatuak: N: 43 22' 10.46" / W: 1 49' 8.95"

Ordutegia

Uztaila eta abuztuan (ez da erreserbarik behar) / Ostiraletan eta Larunbatan 17:00etan eta Igandetan: 11:00etan<

Iraupena: 120 minutu gutxi gorabehera
Hizkuntzak: gaztelania
Prezioa: 10,00 € (16 urtetik beherakoek dohainik)

Erreserbak:
info@armaplaza.eus egin behar da edo 943 64 36 77 telefono zenbakian.



Ekei Kulturweb S.L.L.