Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bisita gidatuak: Hirigune historikoa

Bisita gidatuak: Hirigune historikoa

  • Kartela
  • Kartela

ARMA PLAZA KULTUR ETA TURISMO INFORMAZIO gunetik abiatuta, hirigune historikoko lekurik altuenean jarriko gara, Arma Plazan. Bertatik Bidasoa bokalearen ikuspegi ederra izango dugu begi-bistan. Bidasoa ibaiak muga egiten du Hendaiarekin, euskal-frantses herriarekin.

Udalherria: Hondarribia

Lekua: Arma Plaza

Ordua:  

Hasiera: 2019/07/1

Amaiera: 2019/08/31

Sarrerak: 4,00 / 6,00 € (menores 16 años - Gratis)

Hondarribiko Udala

C/ Nagusia, 20 (20280) Hondarribia

Telefonoa: 943 11 12 11
Weba: http://www.hondarribia.org
Emaila: udala@hondarribia.org

Arma Plazatik Karlos V.aren gazteluan (egungo Paradorea) sartuko gara bertako patio ikusgarria ezagutzera. Ondoren Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mariaren parroki-eliza ikusi ahal izango dugu. Gure ibilbideari jarraituz, Kale Nagusia zeharkatuko dugu bere XVII eta XVIII. mendeko jauregiak eta udaletxea ikusteko. Kale Nagusitik XVI. mendeko Santa Maria atea ezagutuko dugu, bere armarri eta guzti. Harresiari jarraituz, ibilbideak Erreginaren Baluartera eramango gaitu bere patio eta artileriako plataforma ezagutzeko. San Nikolas ateak, harresiaren ikuspegi zoragarri bat emango digu eta Manuel Manzano Monís arkitektuaren Gipuzkoa Plaza koloretsuak bueltan Arma Plazara ekarriko gaitu, gure ibilbidea amaitutzat emango dugun gunera.

Gainera, taldeentzako neurrira prestatutako bisitak ere egiten ditugu, euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa edo alemanez (aurrekontua eskatu).

  • 11:00 - Hirigune Historikoa (EN) - Oedu 1 - 4,00 €
  • 11:30 - Hirigune historikoa + Portua (ES) - 1h45 - 6,00 €
  • 15:00 - Gaztelua + Eliza (FR) - Ordu 1 - 4,00 €
  • 16:30 - Hirigune Historikoa (EU/ES) - 1h30 - 6,00 €
    < 16 urte - Doan
  • 12:30 - Familiarra (ES) - 1h15 - Helduak
    < 6 urte - Doan

Iraupena: Ordu 1 eta 30 minutuak
Datak: Uztaila-abuztua - Egunero
16 urte behera - Doan
Kokapena: ARMA PLAZA



Ekei Kulturweb S.L.L.