Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Murgil zaitez! - Bisita museora eta bainu egokitua hondartzan, mugikortasun murriztuko pertsonentzat

Murgil zaitez! - Bisita museora eta bainu egokitua hondartzan, mugikortasun murriztuko pertsonentzat

  • Kartela

Cristóbal Balenciaga Museoak eta Getariako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Kutxa Fundazioarekin eta Gurutze Gorriarekin lankidetzan, mugikortasun murriztuko pertsonaz osatutako taldeen sarbidea ahalbidetzeko eta gizarteratzeko plan aparta eskaintzen dute. Parte- hartzaileek bisita gidatua egingo dute Getariako jostunari eskainitako museoan, haren sorkuntza- lan bikainak ikusteko, eta herriko ondare kultural eta herriko ondare kultural eta natural aberatsa ezagutuko dute.

Udalherria: Getaria

Lekua: Cristobal Balenciaga Museoa

Hasiera: 2019/06/15

Amaiera: 2019/09/15

Sarrerak: 0,00 €

Getariako Udala

Gudari Enparantza, 1<br>Plaza Gudari, 1 (20808) Getaria

Telefonoa: 943140103 // 943896024
Faxa: 943140190
Weba: http://www.getaria.net/
Emaila: udala@getaria.org

Bisita gidatua Cristóbal Balenciaga Museora - 60 / 90 minutu
Cristóbal Balenciaga Museoa moda-sortzaile bati oso-osorik eskainitako munduko lehen museoa da. Haren helburua  Cristóbal Balenciaga diseinatzaile bikainak eta haren lanak sorkuntza artistikoan, oro har, eta bereziki, modaren eta goi-mailako joskintzaren munduan duten garrantzia ezagutaraztea eta nabarmentzea da. Museoak Cristóbal Balenciagaren nazioarteko sorkaribilduma garrantzitsuena gordetzen du, bai osatzen duten piezen kopuru eta kalitateagatik, bai haren hedapen kronologiko handiagatik. Gidari baten eskutik, parte-hartzaileek orain ikusgai dagoen Cristóbal Balenciaga. Moda eta Ondarea erakusketan sakonduko dute. 2018. urtean —Europako Ondarearen Urtea—, 50 urte betetzen dira goi-mailako joskintzako maisuak erretiroa hartu zuenetik, 1968an. Aukera paregabea dugu honakoa, Cristóbal Balenciagaren obraren ondare-balioaz hausnartzeko, haren aretoen itxieraz geroztik. Moda eta Ondarea, elkarrizketa ezinezkoa ia, iragankorra eta iraunkorra aurrez-aurre jartzen dituena; indarraldia unetik eratorria duen zera hori eta, aurrean, iraganetik balioa jasotzen duena. Hala ere, Cristóbal Balenciaga hizpide hartzen dugunean, elkarrizketa hori ibili dabil.

Bainu egokitua, Malkorbeko hondartzan - 2 / 3 ordu
Getaria kostaldeko herritxo polita da, turismo aldetik ere oso erakargarria. Probintziako hiriburua den Donostiatik 29 kilometrora baino ez dago, Urola Kosta eskualdean, Gipuzkoan. Getaria, betidanik, arrantzaleen, itsasgizonen eta
nabigatzaile handien herria izan da. Azken horien artean dago, adibidez, Juan Sebastián Elcano. Herriaren ondare  historikoa handia da, eta inguru naturala ere erakargarria da. Malkorbeko hondartza dotorea oso hurbil dago portutik eta San Anton menditik, eta oso ur lasaiak ditu. Hondartzadenboraldian, bandera berdea izaten da nagusi, eta ezin egokiagoa da bainu egokiturako. Parte-hartzaileek, Museoa bisitatu ostean, Kantauri itsasoko hondartza berezi honetan bainu atsegin bat hartzeko aukera izango dute, bai eta herria euren kabuz bisitatzeko aukera ere.

Zerbitzuaren ezaugarriak
Esperientziaren topalekua eta abiapuntua Aldamar Parkeko 6. zenbakian dago kokatuta, hau da, Cristóbal Balenciaga Museoan [a]. Museoak guztiz ibilbide irisgarria eta komun egokituak dauzka, bai eta ibilgailu egokituentzat erreserbatutako aparkaleku txiki bat ere, multzoaren atzeko aldean. Ibilgailuz sartu daiteke sarrera nagusiraino, Cristóbal Balenciaga kaletik, beheko planoan adierazita dagoen moduan. Malkorbeko hondartzak [b], berriz, mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatutako aparkalekuak ditu, bai eta egokitutako dutxadun komunak eta aldagelak  ere, handik distantzia gutxira. Hauek dira zerbitzuaren ezaugarriak, besteak beste:
— Estali gabeko aparkalekua, zerbitzua emango den gunearen ondoan.
— Aldagela, komun eta dutxa egokituak.
— 4 aulki anfibio.
— Bainurako muletak.
— Gurutze Gorriko langileen laguntza.

Datak
Ekaina (bigarren hamabostaldia).
Uztaila, abuztua.
Iraila (lehen hamabostaldia).

Iraupena: 3 – 4 ordu gutxi gorabehera. (Ezinbestekoa da izena ematea)
Gehienez ere, 15 laguneko taldeei zuzenduta.
Dohainik. Leku-kopuru mugatua.
Udako hilabeteetan, Museoa 10:00etatik 20:00etara dago jendearentzat zabalik. Bainu egokituko zerbitzua ekainaren 15etik 30era eta irailaren 1etik 15era bitartean ematen da, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Uztailean eta abuztuan, zerbitzua etengabekoa da 11:00etatik 19:00etara.
ERRESERBAK ETA BERTAN BE HERA UZTEAK info@cristobalbalenciagamuseoa.com / 943 008 840
Cristóbal Balenciaga Museoak mezu elektroniko bat bidaliko du, erreserbarekin eta informazio-agiriarekin batera.
Erreserbatzeko, honako datu hauek eman beharko dira:
— Bisitaren data.
— Bisitari kopurua, mugikortasun murriztua duten pertsonen eta eurekin batera datozen pertsonen kopurua zehaztuz.
— Lehentasunezko hizkuntza, azalpenak jasotzeko (euskara edo gaztelania).
— Harremanetarako telefono bat.
— Helbide elektroniko bat.
— Kontuan hartu beharreko oharrak.

Izena ematen duten pertsonek garaiz iritsi beharko dute adierazitako tokira. Topaketaren lekura garaiz iristen ez badira, bisitan parte hartzeko eskubidea gal dezakete.



Ekei Kulturweb S.L.L.