Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

Langileen Ibilbidea

  • Ibilbiearen Irudia

Langileen Ibilbideak, Legazpin orain dela 50 urte nolako bizimodua zegoen adierazten digu.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Langileen Ibilbidea

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31


Ver Urolagaraia Turismo en un mapa más grande

Lenbur Fundazioa

Bikuña Jauregia<br>Bikuña Enea, 16. (20230) Legazpi

Telefonoa: 943731895
Faxa: 943731886
Weba: http://www.lenbur.com
Emaila: mirandaola@lenbur.com


Informazio Bulegoa.
Burdinolaren martxa jartzea
Baseliza.
Diaporama.
Artisau eta Oroigarrien denda.
Aterpetxea eta Taberna.
Burdinolara Bisita Gidatua.
Igaralde Errotara Bisita Gidatua.
Udanako Meategi Konplexura Bisita Gidatua.
Gazte Parkea eta Pilotalekua.
Mahaiak eta Erretegiak.
Komunak
Oinezko eta mendi bizikletazko ibilbideak.

LANGILEEN IBILBIDEA

XV. mendean 20tik gora burdinola zeuden Legazpin, eta jarduera horrekin batera nekazaritza eta artzaintza ziren legazpiarren ogibideak. XVIII. mendean krisialdi handia jasan zuten burdinola horiek garai berrietara egokitu ez izanaren ondorioz, eta XIX. mendeko erdialdera, uraren indareragilea eta antzinako burdinoletako makinak erabiliz besteak beste zementua, papera eta kartoia ekoizteari ekin zioten.

Segidan, Langileen Ibilbidea aurkezten dugu: 15 interesgune dituen ibilbidea. Bertan, 3 gune 50eko hamarkadan zeuden bezalaxe gorde dira eta halaxe erakusten dira.

AZPIKO ETXEA
Azpiko-Etxea, garai batean burdinola izandakoa, Legazpiko industriaren ikur bihurtu da. Fabrika honi buruzko lehen aipamena XIX. mende hasierakoa da. Miguel Ignacio Echeverria jaunak 1865ean erosi zuen eta bera hiltzean alargunak eta seme-alabek jarraitu zuten. 1906an Patricio Elorza y Olaberria jaunaren eskuetara pasatu zen. Hemen jaio zen bere iloba Patricio Echeverria. Fabrika honen barruan, duela mende bat papera eta kartoia egiteko erabiltzen ziren makinak gordetzen dira.

ECHEVERRIA-AGUIRRE ETXEA
Patricio Echeverriak, 1882an Legazpin jaio zen gazte errementariak, olagizonaren ogibidea berreskuratu zuen. Horrela, 1918an edozein motatako erremintak egiteko lantegi txiki bat jarri zuen martxan; hasieran, 12 langile bakarrik izan zituen.

EKONOMATUA
Francoren garaian derrigorrezkoa zen langileentzako ekonomatuak sortzea eta 1939 Patricio Echeverria jaunak ekonomatua ireki zuen. Hasiera batean ekonomatua lantegi barruan egon zen baina gerora eraikin honetara aldatu zen. Familia bakoitzak kartilla bat zuen, eta kartilla hartan bakoitzari zegokion premiazko produktu-kopurua zehaztu eta zenbatzen zen. Denborak aurrera egin ahala, ekonomatuko produktuen eskaintza handitu egin zen. Azken kartilla 1991koa da.

ETXE-ALAI
Langileen lehenengo etxea, Etxe-Alai izenekoa, 1922-23 bitartean eraiki zen fabrikaren aurrean. Ugazabak eraikitako etxeak etxebizitza eskuratzeko aukera bakarra izaten ziren langile gehienentzat. Gainera, enpresak langile-talde finkoa osatzea lortzen zuen modu horretan.

PATRICIO ECHEVERRIA.S.A.
1908an sortua, Gipuzkoako burdinaren eta metalgintzaren alorreko enpresen garapenaren giltzarritzat jo izan da fabrika hau. Ogibide guztietarako erremintak egiten ziren bertan. Herriko lur lauak okupatzen ditu, Legazpiko sarreran bi kilometro luzeko azalera hartzeraino.

PENTSIOA
Enpresako langileentzat zen, gehienak ezkongabeak. Banakako logelak, bainu-gelak, jantokia eta arropa garbitzeko zerbitzua zituzten. Pentsioan ehunetik gora lagunentzako tokia zegoen; gaur egun fabrikarena da oraindik eta erabiltzen jarraitzen da.

LANGILEEN AUZOAK
Bi hamarkada eskasen buruan, 20kotik 40kora bitartean, Legazpiko biztanleria %48,31 hazi zen eta etxebizitza arazo larria bihurtu zen. 1941ean Patricio Echeverriak San Inazio auzoa sortzea erabaki zuen, lehenengo langile-auzoa. Eraikinak antolatzeko garaian, ingurunearekiko orekari eustea lortu zen. Auzo horietako lorategi, plaza eta bestelako elementuei esker, ingurune antolatu eta erosoa dugu honako hau. 50eko hazkunde demografikoarekin batera, auzo berriak eraiki ziren: Arantzazu, San Jose, San Martin, San Juan eta, azkena, Urtatza.

ETXEBIZITZA
Eraikin honetan, 1950eko etxebizitza-eredua irudikatu da, garai hartako bizimodua ezagutarazi ahal izateko. Langileek fabrikarekin alokatze-kontratu bat sinatzen zuten eta fabrikaren ardura zen etxebizitzen mantenimendua. Familia askok apopiloak edo sukaldea erabiltzeko eskubidea zuten maizterrak hartzen zituzten beren diru-sarrerak gehitzearren. Emakumea zen pertsona horiek zaintzeaz arduratzen zena.

SANTA TERESA JESUSENAREN IKASTETXEA
Mutilentzako ikastetxea zabaldu eta 26 urtera, langileen familiek neskak hezteko egindako eskaerei kasu eginez, Santa Teresa ikastetxe katolikoa eta pribatua eraiki zuen langileen alabentzat.

KAPERAUAREN ETXEA
Patricio Echeverriaren familiak bere kaperaua zuen eta Juan Añibarro jauna hiltzean, Santiago San Juan parrokiako laguntzaile gaztea izendatu zuten kaperau berria. Buen Pastor ikastetxeko mutilen erlijio hezkuntzaz arduratzen zen. Etxe honetan bizi izan zen 1977an hil zen arte.

DISPENTSARIOA
Hau izan zen Patricio Echeverriak gizarte-premietarako eraiki zuen lehen zerbitzua. 1933an ongizaterako zerbitzu pribatu moduan sortu zen baina gerra-garaian ospitale militarra izan zen. 1955ean handitu eta tuberkulosi edo birika eta toraxeko gaixotasunen aurkako dispentsarioa sortu zen. Bertan, osasun-azterketak egiten zizkieten urtero fabrikako langileei eta haien seme-alabei.

Eraikin honen aurrean Ingeniarien etxeak daude.

OSTATUA
Fabrikara bisitan zetozen pertsonen beharrei erantzuteko, Patricio Echeverriak euskal estilo berriko etxe bat eraiki zuen, lursail eta lorategi pribatuarekin.

KAPERA
40ko hamarkadan eraikia, Buen Pastor ikastetxeko haurrak egunero joaten ziren bertara otoitz egitera. Kapera izaten zen ikastetxeko ekitaldi handietarako elkargunea.

BUEN PASTOR IKASTETXEA
Buen Pastor Ikastetxean, legazpiarrek mutilen kolejio gisa ezagutzen dutena, 1943an zabaldu zuten fabrikako langileen semeentzat. Anaia Lasalletarrek zuzentzen zuten ikastetxea. Eraikinak hiru atal zituen: lehenengoan anaien gelak zeuden; erdikoak bi solairu zituen eta bertan ikasgelak zeuden eta hirugarrenean kapera zegoen.

LEGAZPI
Burdina izan da Legazpiren nortasuna sortzean gehien lagundu duen elementuetako bat. Horregatik, Lenbur Fundazioak herriak dituen alderdi horiek sustatzea erabaki du eta Legazpi osoa Lurralde Museoa bihurtu du. Horretarako, burdinari buruzko jakintza eta ingurune honetako industria-ondarea hartu eta hiru ardatz nagusiren inguruan egituratu ditu: "pertsonak, natura eta urdina".

Informazioa:
Telelefonoa: 943730428
Fax: 943733163
E-mail: mirandaola@lenbur.com



Ekei Kulturweb S.L.L.