Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Bisitak, txangoak) 
  3. Intxausti Errota Bisita Gidatua

Intxausti Errota Bisita Gidatua

  • Intxausti Errota

Oria ibaian zehar doan ura, erabilera ezberdineko errotak martxan jartzeko erabili izan da Zegaman. Errota hau, XX. mende hasieran eraiki zuen Zegamako eltzegile batek buztina irabiatu eta bernizak ehotzeko.

Udalherria: Zegama

Lekua: Intxausti Errota Baserria

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa - Turismo

San Bartolome Kalea 13 (20215) Zegama

Telefonoa: 943 80 21 87
Faxa: 943 80 21 87
Weba: http://www.museomadera.com/index.php
Emaila: zegama@aldabe.com

Egun, oraindik ikusgai daude errotako harrizko errotarria, buztina irabiatzen zuten zuloa, esmalte eta bernizak egiteko labea, errotako berniz-harriak eta indarra igortzen zuten engranajeak.

Intxaustiko errota Segura eta Zegama lotzen dituen Gi-2637 errepidearen alboan kokatzen da, Intxaustiko Industrialdera sartzeko bidegurutzearen alboan.

Ikusteko interesa dutenek Zegamako Turismo bulegoarekin harremanetan jarri behar dute.



Ekei Kulturweb S.L.L.