Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Bisitak, txangoak) 
  3. Mirandaola Burdinola: Bisita Birtuala

Mirandaola Burdinola: Bisita Birtuala

  • Burdinolaren bista
  • Burdinolaren bista
  • Burdinolaren bista
  • Burdinolaren bista

Lenbur Fundazioak Mirandaolako Burdinola Martxan dagoela bisitatzerik ez duen edonorentzat bisitaldi birtual ikusgarri bat prestatu du, bertan burdinolaren funtzionamendua eta historia ezagutaraziko delarik. Ikus-entzunezko mediorik aurreratuenak erabiliz orain dela 500 urtetako burdinola baten bizimoduan murgiltzen gaitu.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Mirandaolako Burdinola

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Lenbur Fundazioa

Bikuña Jauregia<br>Bikuña Enea, 16. (20230) Legazpi

Telefonoa: 943731895
Faxa: 943731886
Weba: http://www.lenbur.com
Emaila: mirandaola@lenbur.com


Informazio Bulegoa.
Burdinolaren martxa jartzea
Baseliza.
Diaporama.
Artisau eta Oroigarrien denda.
Aterpetxea eta Taberna.
Burdinolara Bisita Gidatua.
Igaralde Errotara Bisita Gidatua.
Udanako Meategi Konplexura Bisita Gidatua.
Gazte Parkea eta Pilotalekua.
Mahaiak eta Erretegiak.
Komunak
Oinezko eta mendi bizikletazko ibilbideak.

Bisitaldi birtualak gutxi gora behera 17 minutu irauten du eta hauspoen aretoan hasten da, lan-guneko gelaurrean. Bertan, eta soinu banda zirraragarri baten laguntzarekin, burdinolako lanegun bat nolakoa izaten zen azalduko duen proiekzio bat ikusiko dugu. Bertan agertzen diren olagizonak legazpiarrak dira.

Ondoren bisitariak lan-gunera pasako dira, bertan ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izango dutelarik. Ikus-entzunezko sistema bikain batek erabat martxan dagoen burdinola batean murgilduko gaitu. Sutegia, mailua eta bere kolpatzeak une horretan proiektatzen ari diren irudiekin uztartzen dira, benetan martxan dagoen burdinolan gaudela irudituz. Proiekzioaren zehar olagizonek beraien lan egoera gogorrez, familia erlazioez, burdinolako eta baserriko lanak aldi berean burutzeko duten zailtasunez, burdinaren ekoizpenak duen beherakadaz eta industria teknologia berrien etorreraz hitz egingo digute.

Mirandaolako Burdinolaren Martxa Jartzea martxotik urria bitarteko igande guztietan eskainiko da, makina guztiak eta olagizonek lanean ikusteko aukera paregabea. Bere ordutegia 12:00, 12:30, 13:00 eta 13:30etakoa da. Prezioa 6,00 eurotakoa (Burdinaren Museoa + Burdinola Martxan Dagoela Bisita) eta 4,50 eurotakoa (65 urte gorakoek, 15 lagun baino gehiagoko taldeak, familiak eta elkarteak) da.

Ordutegia (Urte osoan):

  • Astelehenetik larunbatera eta jaiegunetan: 11:30, 12:00, 12:30, 13:00, 16:00, 17:00 eta 18:00etan.
  • Igandeetan: 16:00, 17:00 eta 18:00etan.

Sarrera:

  • Arrunta (Burdinaren Museoa + Bisita Birtuala): - 4,00 euro.
  • Murriztua (Burdinaren Museoa + Bisita Birtuala): - 3,00 euro (65 urte gorakoek, 15 lagun baino gehiagoko taldeak eta familiak).
  • 6 urte beherako haurrek: Dohain.

UROLA GARAIA ESKUALDEKO TURISMO BULEGOA

  • Mirandaola parkea
    Telleriarte auzoa z/g
    20230 Legazpi (Gipuzkoa)
    Telefonoa: 943 73 04 28
    mirandaola@lenbur.com


Ekei Kulturweb S.L.L.