Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

Mutrikuko Ostiral Santua

  • Calvario Baseliza

Ostiral Santuero, Jaunaren Pasio eta Heriotzaren ospakizunaren ondoren, bi pausoen Prozesioa Mutrikuko kale gorabeheratsuak zeharkatzen ditu: Doloretakoa eta Jesukristoren hilkutxa.

Udalherria: Mutriku

Lekua:  Mutriku

Hasiera: 2024/03/29

Amaiera: 2024/03/29

Prozesioaren aurretik, goizeko 08:00etan, Kalbarioko Kristo Santuaren ermitara igotzen den Gurutz Bidea ospatzen da. Jende askok parte hartzen duten ekitaldi hau isiltasun osoz eta bere baitan bildurik burutzen da. Ibilbidean hiru geldialdi egiten dira, gainean beste bat egiten delarik. Orduan hasten da Kalbarioa, amaiera ermitaren barruan izaten delarik. 11:00etatik aurrera Santa Katalina komentuan beste Gurutz Bidea ospatzen da.

Eguna: Ostiral Santua.

Ordutegia:

  • 16:30etan: Komentuan, Jainkoaren Pasioaren eta Heriotzaren ekitaldia.


  • 18:30etan: Parrokian, Jainkoaren Pasioaren eta Heriotzaren ekitaldia.


  • 20:00etan: Ehorzketa Santuaren Prozesioa.



Ekei Kulturweb S.L.L.