Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Haur Ekitaldiak) 
  3. San Juaneko Santa Barbarara Erromeria

San Juaneko Santa Barbarara Erromeria

  • Santa Barbara Ermita

Urretxuko Santa Barbara Baselizan, San Juan egunean, meza eta txistularien eskutik erromeria festa bat ospatzen da. Baselizaren inguruko landetan bazkari herrikoia eta arratsaldean bukatzen den festa ospatzen da.

Udalherria: Urretxu

Lekua: Santa Barbara Baseliza

Hasiera: 2019/06/24

Amaiera: 2019/06/24

Urretxuko Udala

Iparragirre Kalea, 20 (20700) Urretxu

Telefonoa: 943720151 - 943721051
Faxa: 943724754
Weba: http://www.urretxu.net
Emaila: urretxu@urretxu.net

1.893az geroztik egiten da erromeri hori, ermitan berrikuntza garrantzitsua egin zen urtea hain zuzen ere.

EGITARAUA:

  • 10:00: SANTA BARBARARA IGOERA. Urretxuko Lizarriturri Txistulari taldea eta Lurra Dantza taldeko dantzariak aurretik direlarik, herriko udal ordezkariak Santa Barbarara abiatuko dira udaletxetik irtenda.

  • 10:45: TXALAPARTAREN DEIALDIA Santa Barbaran Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa taldearen eskutik.

  • 11:00: HERRI MEZA Santa Barbarako baselizan.
    • Lehengo ohiturei jarraituz, lore bedeinkazioa egingo da.
    • Animatu, ohiturari eutsi eta eraman zuen lore sortak bedeinkatzera.
    • Gainera, bertsolariek eta Lurra dantza taldeko dantzariek ere parte hartuko dute euren bertso eta dantzekin, elizkizun herrikoia eta alaia den hau are gehiago osatuz.
    • Ondoren, Lurra Dantza Taldearen eskutik, AURRESKUA HERRIKO AGINTARIEI ongietorria emateko.

  • 12:15: LURRA DANTZA TALDEAREN saioa.

  • 12:30: IRIMORA 39. IGOERA.
    • Irteera eta helmuga Santa Barbaran izango dira. Izenak leku berean eman beharko dira edo aldez aurretik www.herrikrossa.com webgunean.
    • Bi kategoria egongo dira: emakumezkoak eta gizonezkoak.
    • Bi ibilbide izango dira: bata, gaztetxoentzat (16 urte bitartekoentzat) Irimoren magaletik joango dena, eta bestea, federatuta edota federatu gabe dauden helduentzat, Irimora.
    • Aurten ere izango da beteranoen maila.
    • Sariak
      • Kross Txikia
        • 2003-2004 urteetan jaioak
          • 1. saria: kirol materiala
          • 2. saria: kirol materiala
          • 3. saria: kirol materiala
        • 2005-06-07 urteetan jaioak
          • 1. saria: kirol materiala
          • 2. saria: kirol materiala
          • 3. saria: kirol materiala
      • Irimora Igoera
        • Federatu edo federatu gabekoentzat
        • Seniorrak: 2001 eta 1980, biak barne, urteen artean jaiotakoak
        • Beteranoak: 40 urtetik gorakoak. 1979an eta aurretik jaioak
          • 1. saria: 120 euro
          • 2. saria: 80 euro
          • 3. saria: 50 euro
          • 4. saria: bertako produktuak
          • 5. saria: bertako produktuak

  • 13:00: Irimora 39. igoeraren SARI BANAKETA.

  • 13:15: HERRI KIROLAK.
    • Urretxuko Giza Probako taldeak auzokideen aurka neurtuko dituzte indarrak herri kirol joku batzuetan.
    • Iaz bezala, neska eta mutilen arteko neurketak ikusteko aukera izango dugu.
    • Herri kirol saioen tartetan HERRIKO BERTSO ESKOLAKO BERTSOLARIAK arituko zaizkigu.

  • 14:30: HERRI BAZKARIA Santa Barbaran. Bertako karpan bazkaltzeko aukera izango da.
    • Santa Barbaran jarriko den karpan bazkaltzeko txartelak eros daitezke.
      • Helduentzako menua, 25 euro:
        • Sarayola entsalada
        • Piper beteak
        • Penkak saltsan
        • Txanpinoiak urdaiazpikoarekin
        • Saiheskia
        • Limoi-izozkia edo Goxua
        • Ogia, ardoa, ura, sagardoa, kafea eta kopa
      • Haurrentzako menua, 12 euro:
        • Makarroiak tomatearekin
        • Oilasko bularkia patata frijituekin
        • Postrea, natilak ala danonino
        • Ogia, ura eta freskagarriak
    • Informazioa eta txartel salmenta, Aizpurunea kultur etxean ekainaren 5etik 20ra. Lekuak agortu arte.

  • 16:30: HAUR ETA GAZTEENTXOENTZAKO JOLASAK ETA ERROMERI TXIKIA.
    • Hurbildu eskenatokira eta parte hartu.
    • Opariak ere badaude!

  • 17:30: Santa Barbarako plazatxoan ERROMERIA hasiko da.
  • Urretxuko Lizarriturri Txistulari taldea, Iratzarri Dultzainari taldea, Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskola eta Zumarragako Trikitixako trikitilariak arituko dira kanpa girotzen.
    • Gainera, erromeriaren barruan hain arrakastatsua den 15. IRRINTZI TXAPELKETA egingo da.
      • Nahi duzuen guztiok har dezakezue parte. Animatu zuen irrintzi onena botatzen eta San Joan erromeriari jai giro aparta ematen! Irrintzi ederrena botatzen duenentzat sariak izango dira. Izen ematea taulatuan bertan egin daiteke.
      • Sariak
        • A Maila: 2011 2004 urteen artean jaioak, biak barne, 8-15 urte
          • Saria: oparia
        • B Maila: 2003an eta aurretik jaiotakoak, 16 urtetik gorakoak
          • Saria: bertako produktu sorta

  • 19:30: Irrintzi txapelketaren SARI BANAKETA.

  • 21:00: Partaide guztiek elkartu eta gero herrirainoko OHIKO JAITSIERA egingo dute, Urretxuko Lizarriturri txistulari elkartea, Iratzarri dultzainari taldea, eta Zumarragako trikitixa eta Aierbe Ahizpak trikitilarien laguntzarekin.

  • 22:00: Zu dantzaz eta Jeiki Hadi taldeekin ERROMERIA Areizaga-Kalebarren plazan (*eguraldi txarrarekin, Ederrena pilotalekuan).

Trafikoa Eta Autobus Zerbitzua

Trafikoa

  • Aurreko urteotan bezala, aurten ere San Joan Eguneko ospakizunerako Santa Barbaran mugatuta egongo da ibilgailuen sarrera. Emango diren baimenak errepidean aparkatzeko izango dira.
  • Baimenak zeinentzat: baimen bereziak eskainiko dizkiegu bertara materiala igo behar duten koadrilei, eta koadrila bakoitzeko 2 baimen emango dira. Santa Barbara aldean bizi diren baserritarrei ere emango zaie. Baimena eskatzeko aurkeztu behar diren datuak hauek dira: izen-abizenak, telefono zenbaki bat (mugikorra ahal baldin bada), eta baimenduko diren kotxeen marka eta matrikula zenbakiak.
  • Non eskatu daitezke: Urretxuko Udaltzaingoaren bulegoan
  • Noiz: ekainaren 17tik 23ra
  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 21:00etara larunbata eta igandea: 09:00etatik 21:00etara
  • Gogoratu, Santa Barbarara igotzeko Nekolaldeko errepidea erabili beharko dela bakarrik, eta baimenik ez dutenek, Etxaburu merendalekuraino bakarrik igo ahal izango dira; Pagoetatik Santa Barbarara joateko bidea moztu egingo da eta bakarrik jaisteko erabiliko da. Hala ere, Pagoetatik Erratzuko poligonoraino igotzea badago.

Autobus Zerbitzua

  • Urretxuko Udalak bereziki animatzen zaituzte autobusa erabiltzera. Doako zerbitzua da, denontzako irisgarria eta erosoa.
  • Ekainak 24
  • Autobusa gelditu gabe ibiliko da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30ak arte
  • Geltokia: Labeaga kalea 33. zbk.(G) (MADAYA


Ekei Kulturweb S.L.L.