Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

"Santa Ana Parodia"

  • "Santa Ana Parodiaren" une bat

Herriko pertsonai edo taldeei egiten zaien epai-kritika parodia da. Festa hau ia galdua zegoen, baina guda ostean berriz ere berreskuratu egin zen.

Udalherria: Lasarte - Oria

Lekua:  Lasarte Oria

Hasiera: 2024/07/26

Amaiera: 2024/07/26

Sarrerak: Doan / Gratis

Ttakun elkarteak 30 lagun baino gehiagoren lankidetzarekin antolatuta Okendo Plazan ospatuko da. Bere umore-tonu bereziarekin, errepasoa egingo diete azken urte honetan gure herrian gertatu diren eta gaurkotasuna edo garrantzia izan duten gaiei.

Epaiketa-Antzerki umoretsu honetan, herrian gertatzen diren kontu garrantzitsuenak antzezten dira, non antzezleak eta gidoilariak Lasarte-Oriako herritarrak izaten ohi dira. Ohitura da antzerkian epaileak, Basajaun, Santa Ana eta San Joakin eta testiguak egotea. Epaiketa bukatzerakoan, parte hartu duten pertsonai guztien bizipena entzun eta gero, epaileak Santa Ana eta San Joakin gertatutakoaren errudunak diren edo ez erabaki behar du.

Egitaraua:

  • 18:30: Herriko hainbat kaletan zehar parodiako aktoreen desfilea.

  • 20:00: Santa Anaren parodia Okendo plazan, Ttakun Elkartearen eskutik

Tokia: Okendo plazan.



Ekei Kulturweb S.L.L.