Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Jaiak) 
  3. Mirandaola Erromeria - Mirandaola Eguna

Mirandaola Erromeria - Mirandaola Eguna

  • Gurutzearen Prozesioa
  • Gurutzearen Prozesioa
  • Gurutzearen Prozesioa
  • Gurutzearen Prozesioa
  • Ezpata-dantzaren une bat
  • Ferroiak burdinolan
  • Jai giroa
  • Jai giroa

Erromeri hau maiatzak 4ren ondorengo igandean ospatzen da. Egun honetan burdinolara egiten diren ikustaldiak doakoak dira.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Mirandaola Parkea

Ordua: 10:15

Hasiera: 2019/05/5

Amaiera: 2019/05/5

Legazpiko Udala

Euskal Herria Enparantza (20230) Legazpi

Telefonoa: 943737030 - del 943737154 al 943737203 inclusive.
Faxa: 943737200
Weba: http://www.legazpi.net/
Emaila: legazpi.le@legazpi.net

Erromeri hau Legazpiko Santikutz Jaien barruan ospatzen da.

10:15ean Legazpiko Eliza-Parrokiatik Mirandaolako baselizara prozesioan Mirandaolako Gurutz erlikia irteten da, herritarrekin, dantzariekin, txistulariekin eta abarrekin batera. Bertan olagizonak gurutza jasotzeko zain egongo dira.

Meza Nagusia ospatzen da ondoren Legazpiko Ezpata Dantza dantzatzen delarik. Hauek amaitzean ikusi nahi duenarentzako burdinola martxan jartzen da, non XVI. mendean nola lan egiten zuten ikusi daiteke.

Goiz guztian zehar, Baselizaren eta Burdinolaren ondoan dauden zelaietan, dantzak, bertsoak eta haurrek eginiko Mirandaolako Mirariaren antzezlana eskainiko dira. Mirandaolako Miraria 1580. urtean izan zen.

Bazkari herrikoia, musika, jokoak eta iluntzean, 18:30etan, Legazpiranzko bideari ekiten zaio denak txistulari eta txarangaz lagundurik kalejiran jaisten direlarik.

Egitaraua honako hau da:

  • 09:00: Goiz Deia Txistulari Taldearen goiz deia.

  • 10:15: Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin.

  • 11:00: Meza Nagusia, Mirandaolako Ermitan, Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.

  • 11:45: Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata-dantza.

  • 12:00: Ola martxan jartzea.

  • 12:30: JAIAREN HASIERA: Haztegi Ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleen eskutik, Bertso Olariak elkarteko bertsolari gaztetxoak, Doinua Musika eskolako trikitilariak, Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak.

  • 14:00: Herri Bazkaria. Bakoitzak berea eraman beharko du.

  • 15:30: Haurrentzako jolasak Lenburren eskutik 17:00ak arte.

  • 16:00: Erromeria, Elustondo anai-arrebekin.

  • 18:30: HERRIRA ITZULTZEA, Urolatarrak txarangarekin eta erraldoiekin. Amaiera Euskal Herria plazan.


Ekei Kulturweb S.L.L.