Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Aste Santua) 
  3. Pasaia Donibanen Aste Santua - Ehorzketa Santuaren Prozesioa

Pasaia Donibanen Aste Santua - Ehorzketa Santuaren Prozesioa

  • Pasaiako Aste Santua

Pasaia Donibanen Ostiral Santua era berezian ospatzen da. Ekitaldi honetan musika, eszenatokia eta imajineria pausoak, Gipuzkoan osoan dauden onenetakoak, uztartzen dira.

Udalherria: Pasaia

Lekua:  Pasaia

Ordua: 20:00

Hasiera: 2024/03/29

Amaiera: 2024/03/29

19:00etatik hasita Donibaneko elizan Jaunaren Pasioa eta Heriotzaren liturgia ospatzen da. Ondoren, 20:00ak aldera, Aste Santuko ekitaldirik esanguratsuena ospatzen da: Ehorzketa Santuaren prozesioa. Prozesio hau elizatik irteten da eta Donibaneko kalea zeharkatu ondoren Santiago plazara ailegatzen da. Ondoren berriro ere elizarantz abiatuko da prozesioa.

Prozesioaren Pausoak

  • Bonantzako Kristoa - XVII. hasierako taila hau inguruko arrantzaleek itsasoan aurkitu zuten, izen bereko tenpluaren titularra bihurtu zelarik.
  • Jesus kolomari lotua - Taila barroko hau gaztelar eskolakoa dela uste da
  • Gurutzea gainean - Taila barroko hau gaztelar eskolakoa dela uste da
  • Baratzeko Otoitza - Eskultura talde barroko honek hegal desmuntagarriak dituen aingeru bat du, horrela ibilbidean dauden bost tunel zeharkatu ahal dezakeelarik
  • Doloretakoa - XVII. mendeko taila polikromatua
  • San Juan Ebanjelista - XVII. mendeko taila polikromatua
  • Bristoleko Kristoa - Pasaiako marinelek britainiar portu honen inguruan aurkitutako irudia, Hilobi Santuan kokatua
  • Beronikaren Hil-Oihalaren Aurpegi Santuaren pausoa - Jesusen aurpegia irudikatzen duen olio hau Pedro Etxeberria Ansa pintore donibandarrak pintatu zuen, eta bertako emakume batek eramaten du
  • Prozesioan ere Lignum Crucis-a, Barkamen Nagusia... ikus daitezke

Prozesioaren desfilea bertako kutsua duen musikaz lagundua dator:

  • Misererea Abesbatza eta Bandarentzat, J. Rodorenarena (Konstantzia bandako organista eta zuzendaria)
  • "El Llanto" hileta-martxa, egile ezezagunena eta Damián Puy-k osatua
  • Illeta Soñua, Pedro Etxeberriak konposatutako hileta-martxa
  • Dame det jauna.
  • Petakariok Ama.

Prozesioak, alboko badiaren uhin xumearen hotsean murgildurik, herriko kale estuak zeharkatzen ditu. Lepakariek daramaten pausoen pisua jasateaz gain, ibilbidean dauden arkupeak zeharkatu ahal izateko makurturik joan behar dira.




Ekei Kulturweb S.L.L.