Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Bisitak, txangoak) 
  3. Bisita gidatua Arditurri : Oianrrizko bisita

Bisita gidatua Arditurri : Oianrrizko bisita

  • Imagen 1 de la galería de Arditurriko meategiak – Bisita Gidatuak

Arditurri - Bisita gidatua: Oianrrizko bisita. Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Udalherria: Oiartzun

Lekua: Arditurri Meategia Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2015/12/31

Teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna. Meazuloaren  bisita esperientzia ahaztezina da dudarik gabe.

OINARRIZKO BISITA: 1 ordu

  • UZTAILAK 1- ABUZTUAK 31
    Asteartetik- Larunbatera 11:00/ 13:00/ 17:00
    Igandeak eta Jai egunetan 11:00/ 13:00
  • IRAILAK 1- EKAINAK 30
    Asteartetik- Ostiralera 11:00 / 13:00
    Larunbatak  11:00 / 13:00 / 17.00
    Igande eta Jai egunetan 11:00 / 13:00

HIZKUNTZAK:
11:00etan euskaraz
13:00etan gazteleraz
17:00etan elebitan

Hizkuntza: Hizkuntzen ordutegia orientagarria  da. Ordutegi jakin batean talde batek ohikoa ez den hizkuntzan egin nahiko balu  bisita, onartu egingo zaio eta taldearekin batera bisita burutu nahi duten  gainontzkeo bistiariek, aldaketaren berri jaso eta bisita egitea onartzen  badute, hautatutako hizkuntza errespetatu beharko dute.

PREZIOAK OINARRIZKO BISITA:

  • Banakako sarrera arrunta: 5,10 €
  • 5 urtetik behera: dohan
  • 5-12 urte bitarte: 3,05 €
  • Taldeak, Pentsiodunak, 65 urtetik gora eta  SS-Card txartelarekin: 3,05 €

- 5 urtetik beherako umeak heldu batengatik  lagunduta etorri behar dira
- Taldearen gutxieneko kopurua deskontua  izateko: 10 pertsona
- Deskontuak ez dira elkarri metatu.
- Bisita hasi baino 15 minutu lehenago agertzea  gomendatzen da.

Oharrak:
Oinarrizko eta Meategia sakonean bisita  erreserbak 24 ordu lehenago egin behar dira. Tren Berdearekin diren gainontzeko  bisiten erreserba astebete lehenago egitea gomendatzen da.

- Deskontua izateko taldearen gutxieneko  kopurua: 10 pertsona
- Gutxieneko kopurua trena ateratzeko: 10  pertsona
- Gehienezko kopurua trenarentzat: 30 pertsona
- Gehienezko kopurua Oinarrizko bisitan: 20  pertsona
- Oinarrizko bisita: jantzi berogarria eta  oinetako erosoak gomendatzen dira
- Bisitak beste hizkuntzan egin nahi izanez  gero, telefonoz kontsultatu.
- 0-12 urte bitarte, jubilatu eta 65 urtetik  gorakoei aplikatzen zaien deskontua edukitzeko, bisita egunean Nortasun Agiria  (edo adina islatzen duen beste dokumentu ofiziala) aurkeztea beharrezkoa da.

Arditurri Meategia Interpretazio Zentroa
Helbidea: Arditurri Bidea 05/09 20180 - Oiartzun
Telefonoa: 943 494 521
Web: http://www.arditurri.com

Bisita Gidatuak, aldez aurretik telefonoz hitzartuak.
Kontaktua:     Oarsoaldeko Turismo Bulegoa - Donibane, 11 - 20180 Oiartzun- Gipuzkoa
Tel.: (00 34) 943 494 521
Fax: (00 34) 943 494 614
E-mail: turismo@oarsoaldea.net



Ekei Kulturweb S.L.L.