Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Bertako ekitaldiak (Paseoak Itsasontzian) 
  3. Algorri Interpretazio Zentroa - Zumaiako biotipoa

Algorri Interpretazio Zentroa - Zumaiako biotipoa

  • Algorriren Zentroa
  • Imagen 2 de la galería de Algorri Interpretazio Zentroa - Zumaiako biotipoa
  • Imagen 3 de la galería de Algorri Interpretazio Zentroa - Zumaiako biotipoa

Zumaiako itsaslabarra eta Marearteko zabalunea, naturgune bereziaren Algorri Interpretazio Zentroa da. Itsas-beheraren zabalunea; Flyscha; Europako aztarnategi fosoliferorik garrantzitsuenak; Artadiko arteak; padura eta dunak…guztiak ere gune garrantzitsu eta bereziak, zentru honen bitartez hobeto ezagutu eta baloratu ahal izango dira.

Udalherria: Zumaia

Lekua: Algorri Ezagutza Etxea

Hasiera: 2015/01/1

Amaiera: 2017/12/31

Sarrerak: 1,50 / 3,00 €

Zumaiako Udala

Foruen Enparantza - Plaza Fueros, 1 (20750) Zumaia

Telefonoa: 943861056 / 943861870 / 943865025
Faxa: 943862456
Weba: http://zumaia.net/
Emaila:  idazkaria@zumaiakoudala.net

Zentru honek bi solairu ditu, eta hauetan erakusketa esparru zabalaz gain, auditorio bat ere badago, bai ikus-entzutekoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako. Hauez gain, artxibo eta dokumentazio gelak eta tailerretarako gela propioak. Gainera, beste zenbait egitarau didaktiko berezi izango ditu talde ezberdinen eskarietara egokituz.

Ordutegia:

  • Martxotik ekainera eta irailetik azarora:
    Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
    Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
    Igandeak: 10:00-13:30

  • Urtarrilean, otsailean eta abenduan:
    Osteguna eta ostirala: 10:00-13:30 / 16:00-18:30
    Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
    Igandeak: 10:00-13:30

  • Uztaila eta Abuztua:
    Asteartetik igandera: 10:00-13:30 / 16:00-19:30

Sarrerak:

Sarrera arrunta (gidarik gabe): 3,00 €
Sarrera murriztua (*): 1,50 € (*) Jubilatuak, 18 urtetik beherakoak, 15 kide baino gehiagoko taldea, zumaiarrak.
Doako sarrera: 6 urtetik beherakoak, langabetuak.
Algorri Zentroko sarrerez gain, bestelako eskaintza berezietan ere parte hartzen dugu, adibidez "5 geltoki historian: forfait bakarra" ekimenean. Eskaintza honetan, Algorri Zentroaz gain, Ekainberri erreplika, Lili jauregia, Azpeitiko Tren museoa eta Loiolako Santutegia bisita ditzakezu txartel bakarra eta %50eko deskontuarekin.
Prezio guztiek BEZa barneratua dute.

Zentroko bisita gidatua

Gidari baten laguntzaz, ikusentzunezkoa eta erakusketa iraunkorra bisitatzen dira. Ikusentzunezkoak hamar minutuan Zumaiaren eboluzio geologikoa eta historikoa azaltzen du. Erakusketa iraunkorreko panelen bidez Zumaiako ondare naturala ezagutzeko aukera izango dugu.
IRAUPENA: 60 minutu.
PREZIOA: 50,00 euro (bisita gidatua) + 1,50 euro/pertsona (zentroko sarrera).
Prezio guztiek BEZa barneratua dute.

Oinezko ibilbideak

Gidari baten laguntzaz, Zentroko bisita egin ondoren, Zumaiako Flyscha eta bestelako ekosistemak bertatik bertara ikusteko aukera paregabea. Irteera bakoitzak zentroko bisita gidatua eta oinezko ibilbidea barneratzen ditu:

  • 1-IRTEERA GEOLOGIKOA
    Flyscha munduko azaleramendu garrantzitsu eta ikusgarrienetakoa bilakatu da. Liburu itxurako ehunka arroka xafletan milioika urteko historia irakurtzeko aukera ezin hobea dago. Irteera honetan, denboran zehar bidaiatuz, Lurraren gertakari garrantzitsuak ezagutzeko parada dugu. Mundu mailako zientzialari eta geologoentzako aztergai paregabea da eta aurkikuntza ederra bisitariarentzat.

    IRAUPENA: Irteera luzea 3 ordu.
    PREZIOA: 145,00 euro (bisita gidatua) + 1,50 euro/pertsona (zentroko sarrera).

    IRAUPENA: Irteera motza 1,5 ordu.
    PREZIOA: 115,00 euro (bisita gidatua) + 1,50 euro/pertsona (zentroko sarrera).

  • 2-MAREARTEKO EREMURA IRTEERA
    Deba eta Zumaia arteko kosta lerroa Europako marearteko zabalgunerik handienetariko bat da. Irteera honek Zumaiako harraldearen sorrera ulertu eta ekosistema aberats honetako izaki bizidunak zagutzeko aukera paregabea eskaintzen du. (Ibilbidearen zati bat haitz artean da eta horregatik, ekintza hau, mareen ordutegia eta mailaren araberakoa da.)

    IRAUPENA: 3 ordu.
    PREZIOA: 145,00 euro (bisita gidatua) + 1,50 euro/pertsona (zentroko sarrera).

  • 3-UROLA ITSASADARREKO IRTEERA
    Urola ibaiaren bokalean paisaia eta ekosistema ugari eratu dira, hala nola, Santiagoko dunak eta hondartza, Santiago eta Beduako padurak, Urola ibaia eta artadi kantauriarra. Irteera honetan, ekosistema hauek ezagutzeko aukera bikaina dugu. Inguruko ezaugarriak, garrantzia, inguruaren bizi baldintzak eta bertako bizidunen moldaerak azalduko dira.

    IRAUPENA: 3 ordu.
    PREZIOA: 145,00 euro (bisita gidatua) + 1,50 euro/pertsona (zentroko sarrera).

Prezio guztiek BEZa barneratua dute.

Itsasontziko bidaiak

Oinezko irteerak itsasontziko ibilbideekin ere konbina daitezke.

  • 1-UROLA ITSASADARREAN ITSASONTZIZ
    Urola itsasadarreko naturguneak ezagutzeko aukera.
    IRAUPENA: 30 minutu.

  • 2-ALGORRI ALDERA ITSASONTZIZ
    Zumaiako ondare geologikoa beste ikuspegi batetik, itsasotik, ikusteko irteera.
    IRAUPENA: 45 minutu.
    PREZIOA: 238.66 € (25 pertsona, ontzi txuria) / 467.32 € (40 pertsona, ontzi berdea).
    HEZITZAILEA: azalpenak emateko 60,00 €

  • 3-DEBARA ITSASONTZIZ
    Zumaia eta Deba arteko ontzi bidaia, 50 milioi urteko bidaia zoragarria.
    IRAUPENA: 70 minutu.
    PREZIOA: 582.76 € (40 pertsona, ontzi berdea).
    HEZITZAILEA: azalpenak emateko 72,00 €

Prezio guztiek BEZa barneratua dute.

 

Ekei Kulturweb S.L.L.