Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. "Oroimenaren Bidea" bisitaldi antzeztuetak

"Oroimenaren Bidea" bisitaldi antzeztuetak

  • Kartela

Zabalik dago "Oroimenaren Bidea" bisitaldi antzeztuetarako izena emateko epea - Iraileko hiru larunbatetan eta urriko lehen larunbatean izango dira. Doakoak dira, baina izena eman beharra dago

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Easo Plaza

Ordua: 12:00 + 18:00

Hasiera: 2024/09/7

Amaiera: 2024/10/5

Sarrerak: 0,00 €

Donostiako Udala

C/ Igentea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943481000 - 943481080
Faxa: 943481072 - 943481026
Weba: http://www.donostia.org

Aurten ere, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak programa hau jarri du abian, altxamendu militar frankistan gure hirian gertatutakoaren berri emateko. Gerra zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka sufritu zituzten pertsona guztiei egindako omenaldi bat dira bisitak, eta gure historian kapitulu triste baten protatonista izan ziren lekuak eta pertsonaiak gogoan izaten lagunduko digute.

Hala, bi antzezlek (emakume bat eta gizon bat) garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dizkigute; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte.

Ibilbide dramatizatuari buruzko informazioa

Ibilbidea doakoa da, Easo plazan hasiko da eta, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea eta Okendo plaza bisitatu ostean, Zurriolako zubiaren inguruan amaituko  da.
Bisitak irailaren 7an, 14an eta 28an egingo dira eta urriaren 5ean, denak larunbatez.
Egunean bi saio izango dira, bata 12:00etan eta bestea 18:00etan.
Irailaren 7an eta urriaren 5ean ibilbidea euskaraz izango da, eta irailaren 14an eta 28an, gaztelaniaz.
Ibilbide hori Easo plazako kioskotik abiatuko da, eta ordubete eta 30 minutu iraungo du.
Funtzio bakoitzean, 20 lagunek parte hartu ahal izango dute, eta izena ematea nahitaezkoa izango da.

Izen-emateak webgune honetan egingo dira: www.komazk.com/reservas

BISITEN ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA (Orduak: 12:00 eta 18:00)
Larunbata, Irailak 7 euskaraz
Larunbata, Irailak 14 gazteleraz
Larunbata, Irailak 28 gazteleraz
Larunbata, Urriak 5 euskaraz



Ekei Kulturweb S.L.L.