Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Dolmenen ibilbidea

Dolmenen ibilbidea

  • Dolmen
  • Kartela

Dolmenen Ibilbideak, PR-Gi 94 izendapenarekin, 20 kilometro dauzka Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatuz eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalerriak lotzen ditu. Balio natural eta kultural handia duen ibilbidea da. Bertan, gure arbasoen aztarnak ikus daitezke, Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa, alegia.

Udalherria: Bergara

Lekua: Bergarako Turismo Bulegoa

Ordua: 10:00...

Hasiera: 2024/04/1

Amaiera: 2025/10/6

Sarrerak: 5,00

Bergarako Turismo Bulegoa

Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 0 (20570) Bergara

Telefonoa: 943779128
Weba: http://www.bergaraturismo.net/eu
Emaila: turismoa@bergara.net

2014ko egutegia:

  • UDABERRIAN
    Apirilak 11- Maiatzak 4 bitartean (biak barne)
    Maiatzak 24, 25, 31.
  • UDAN
    Ekainak 1- Irailak 28 bitartean (biak barne)
  • UDAZKENEAN
    Azaroaren 1 eta 2; Abenduaren 5, 6, 7 eta 8.

Ordutegia:
Lan egunetan eta larunbatetan: 10.00etatik - 14.30etara / 15.30etatik - 18.30etara.
Igandeetan eta jai egunetan: 10.30etatik - 13.30etara.

Bisita gidatuak:
Goizez 11.00etan eta arratsaldez 16.30etan.
Prezioa:
Orokorra, 2,00
14 - 18 urte bitartekoak zein erretretadunak euro 1,00
Haurrak eta langabetuak, doan.

Egutegi honetatik kanpo bisita gidatuak hitzartzea posible da: telefonoaz 943 779 183 edo 943 779 128 zenbakietan ala turismoa@bergara.net idazten.

Turismo Bulegoa
Errekalde Jauregia - Juan de Irazabal Ibiltokia, 001
20570 Bergara

Karakate-Agirreburu ingurunea eta bere ondare  natural eta kulturala balioan jartzeko helburuarekin, ibilbide tematiko berri  honen egokitzapen eta interpretazio lanetan aritu dira Elgoibar, Soraluze eta  Bergarako Udalak, Debegesaren gidaritzapean, Aranzadi Zientzia Elkartea,  Debemen eta Gipuzkoako Mendi Federazioarekin batera. Halaber, proiektua aurrera  eramateko Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza  ezinbestekoa izan da.

Ibilbideak edertasun eta balio handiko kultur  eta historia ondarea dauka. Dolmenen Ibilbidean, Aita Barandiaranek hala  izendatu zuen, antzina Deba eta Urola bailaren arteko igarobidea izan zen  lurretan sartzen gara. Bertan gure arbasoen aztarnak ikus daitezke,  Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa osatzen duten tumulu eta dolmen multzoa,  hain zuzen. Dolmen hauek Karakate, Irukurutzeta eta Agirreburuko tontorrek  marrazten duten mendilerroan sakabanatuta daude. Ikuspegi ederrek gainera, are  interesgarriagoa egiten dute ibilbidea.

Dolmenen Ibilbidea publiko zabalari zuzenduta  dago. Adin eta mota guztietako pertsonek disfrutatu dezakete ibilbideaz.  Ibilaldi lau eta lasaia egin nahi dutenek, aukera dute horretarako, historia  eta paisaia ederrez inguraturik, baita ibilbide exijenteagoak edo zailagoak  gustuko dituztenek ere, badute non aukeratu. Nahieran egin daitekeen ibilbidea  da, abiapuntua norberak erabakitzen du, baita amaiera puntua ere, zailtasuna  edota desnibela.

Ibilbidea Elgoibar, Soraluze eta Bergarako  hiriguneekin dago konektatuta eta Gipuzkoako Mendi Federazioaren irizpideak  jarraituz seinalizatu eta balizatu da. Halaber, folleto edo liburuxkak  argitaratu dira. Liburuxka hauetan ibilbidearen berri jaso daiteke,  interesguneen gaineko informazioa dago eta baita mapa bat ere. Liburuxkak 3  udaletxeetan eta Deba eta Mutrikuko Turismo Bulegoetan eskuratu dezake nahi  duenak.

Dolmenen Ibilbideak daukan balio handienetakoa  arkeologikoa da, Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa osatzen duten dolmen  eta tumulu multzoa, alegia. Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki,  Deba bailarakoa aztertzerakoan garantiza handia du estazio megalitiko honek.  Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea Bergara, Azkoitia, Antzuola,  Elgoibar eta Soraluzeko udalerrietan sakabanatuta dauden 16 monumentuk osatzen  dute gaur egun (10 tumuluk eta 6 trikuharrik). Monumentu horietako gehienak  j.m. Barandiaranek aurktiu zituen, 1920tik 1921era bitartean, eta berak  induskatu zituen, T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntzatz, 1921etik 1922ra.  Zoritxarrez, monumentu horietako gehienak espoliatu egin zituzten, lehenengo  ikerketak egiten hasi aurretik.


Informazioa gehiago eta izen ematea

Begi Bistan: 657 794 677
info@begi-bistan.com
Formulario honetan
Bisitak Karakateko aparkalekutik abiatzen dira goizeko 10:00tan.

Bisita gidatuen datak

Apirilak 1, astelehena, gazteleraz
Apirilak 28, igandea, euskeraz
Maiatzak 19, igandea, gazteleraz
Ekainak 9, igandea, euskeraz
Ekainak 30, igandea, gazteleraz
Uztailak 11, osteguna, euskeraz
Uztailak 25, osteguna, gazteleraz
Abuztuak 8, osteguna, gazteleraz
Abuztuak 22, osteguna, gazteleraz
Abuztuak 29, osteguna, euskeraz
Irailak 22, igandea, euskeraz
Urriak 6, igandea, euskaraz


Prezioa:

Helduak: 5€/pax
12 urtetik beherakoak: 3,5€/pax
Bergara, Elgoibar edo Soraluzen bizi diren helduak: 2,5€/pax
Bergara, Elgoibar edo Soraluzen bizi diren 12 urtetik beherako haurrak: 1,5€/pax

Informazio osagarria

Beharrezkoak: Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak, ura eta jateko zerbait, eguraldiaren arabera txapela, eguzkirako krema edo xira.
Ohartarazpenak Errespetuz jokatu, bai ingurunearekiko baita beste partaideekiko ere. Haurrekin doazenek haien zaintzaz arduratu. Egin dezagun guztion artean bisita lasaia eta entretenigarria, une oro, GIDAREN argibideei kasu eginez.
Erreserba izen emate ordenaren arabera gauzatzen da. Kopuru limitea gaindituz gero data berri bat proposatzeko harremanetan jarriko gara.



Ekei Kulturweb S.L.L.