Udalherria: Idiazabal
Lekua: Gaztaren Interpretazio Zentroa
Ordua:
Hasiera: 2024/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Sarrerak:
Idiazabalgo Udala
Enparantza Nagusia<br>Plaza Nagusia, 1 (20213) Idiazabal
Telefonoa: 943187100
Faxa: 943187143
Weba: http://www.idiazabal.eus/
Emaila: udala@idiazabal.eus
Interpretazio zentroaz gain, Idiazabalgo gaztandegiak eta haien lan egiteko modua ezagutzeko aukera ere badago.
ARANBURU GAZTANDEGIA.
Bisita honetan bertatik ezagutuko duzu artzain famili honen Idiazabal gazta artisau ekoizpen prozesua eta gaztandegiko instalakuntzak ere. Ondoren, bisitaren zati zaporetsua dator: bertan ekoizten dituzten gazta desberdinen dastaketa egingo da sagardo, txakolin edo urez lagundurik, oroitzapen bikain batekin gelditzeko.
GAZTAINADITXULO GAZTANDEGIA.
Artegian hasiko da bisitaldia ardi eta arkumeakbertatik bertara ikusiz eta artzainak berak ardiaren eta artzantzaren inguruko azalpenak emango dituelarik. Ondoren, jeztokia ikusteko aukera izango da, jezte erak, esneari dagozkion azalpenak,... Ondoren gaztandegian artisau prozesu osoa azalduko digu artzainak, baita gaztak ketzeko etxola ere. Azkenik gazta desberdinak dastatzeko aukera izango da,sagardo, ardo eta urez lagundurik.
GOIBURU GAZTANDEGIA.
Artzainak berak egingo dizu bere gaztandegiaren bisita eta Idiazabal gaztaren artisau ekoizpen prozesua azalduko du. Gazta bikain hau lortzeko jarraitzen dituzten pausoak ikusi eta gero, bertan ekoiztutako gazten dastaketa bat egingo da.
Idiazabal gazta bat nola egiten den bertatik bertara ikusteko bisitak. Gutxieneko taldea 6 heldu. Galdetu aukerak.
GAZTAREN INTERPRETAZIO ETA DEGUSTAZIO ZENTROA
Kale Nagusia, 37 - 20213 IDIAZABALTf: 943 188 203 - www.idiazabalturismo.com info@idiazabalturismo.com