Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Albizturko babarrunak

Albizturko babarrunak

  • Babarrunak

Babarrun beltzak belaunaldiz belaunaldi landatu ohi izan dira herriko soro eta baratzetan, uzta oparo ugari eskeiniz. Iraila eta Urri aldera herrira inguratu ezgero laister ikusiko dituzu artosoroak babarrun lekakin biltzeko prest. Bereziki ezagunak dira gure herriko babarrunak bere zapore eta salda lodiarengatik, dirudienez kare-harrien eraginez soroetako lurrak aberastu eta ezaugarri bereziak dituzten babarrunak lortzen dira bertan, udazkena eta negua dira beraiek dastatzeko urte sasoi egokienak. Ohiko babarrun janaldia, babarrun beltzaz gain, aza, odolki, saiheski eta gindila piperrez osatzen da.

Udalherria: Albiztur

Lekua:  Albiztur

Hasiera: 2024/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Ez dago oso argi babarrunaren jatorria zein  den. Batzuk diotenez Ameriketatik ekarri zuten XVI. mendean, kolonizazioaren  ondoren. Nolanahi ere badira hipotesiak Iberiar penintsulan lehendik ere  ezagutzen zituztela esaten dutenak. Baina aldi luzea behar izan zen labore hori  nekazariak onartu eta horren kontsumoa zabaldu zen arte "Euskal eltzekoa"ren  oinarrizko egoskaria izatera heltzeko, hori iritsi aurretik erabiltzen ziren  babak eta gaztainak alde batera utziz. Basomutilek eta "ikazkiñek" ez  zuten hori egin, eta lanean ahitutako indarrak berreskuratzeko baba jaten  jarraitu zuten, elikagai hobea zela esanez. Horrenbestez, labore horrek ez zuen  garrantzi handiegirik izan gure herrian XVIII. mendearen amaierara arte eta  XIX. hasierara arte. Orduan, gure nekazaritzaren pizkundearekin, hamarraldi  luzeetan izan duen garrantzizko leku hori irabazten hasi zen babarruna.  Laborantza hori nabarmen zabaldu eta Gipuzkoako etxe gehienetan nahitaezko  otordu izatera heldu zen XX. mendearen erdialdera arte. Adibide moduan, 1914an,  garai hartan jasotako estatistika-datuen arabera Gipuzkoan izandako Babarrun  ekoizpena 4 milioi kg. ingurukoa izan zen guztira, gaur egun, harrigarria bada  ere, kopuru haren hamarren batera bakarrik iritsiko gara.

Mende honen erditik aurrera hasi zen  Babarrunaren beherakada nabarmena, hala ekoizpenean nola kontsumoan. Mende  erdialde inguruko beherakada horren arrazoiak honakoak izan ziren: elikadura  alorrean ohiturak aldatzea gure dietan produktu berriak sartzeagatik, maila  ekonomiko hobea lortzea, nekazaritzan esku-lanak behera egitea eta industriak  izandako garapena, azken honek ordu arte nekazaritzarako erabilitako lurrak  bereganatu zituen. Azken hamarraldi honetan, ordea, elikadura alorreko joera  berrien arabera dietan egoskariak sartzea komeni da oso elikagarriak direlako.  Babarruna proteinetan aberatsenetakoa da landare jatorriko elikagaien artean.  Karbono hidratoak ugari ditu eta baita zuntza ere, horiez gain asko dira dituen  mineralak eta bitaminak ere, B mailakoak bereziki.

Elikadura alorreko adituen aurkikuntza horri  esker, eta Euskal Herrian ohiko eran ekoiztutako produktu naturalen  kontsumitzaileak horretan ibili direlako, sartu da babarruna berriro gure  dietan eta pixkanaka-pixkanaka horren kontsumoa gehitzen hasi da.

Albizturko Jatetxeak:

  • HERRIKO ETXE JATETXEA
    50-60 pertsonentzako lekua.943 0050992
    ePosta: herrikoetxe@gmail.com
    Blog: www.herrikoetxejatetxea.blogspot.com
  • ELANE JATETXEA
    60 pertsonentzako lekua.
    Tfnoa:943 654 351
  • UGARTE JATETXEA
    30-40 pertsonentzako lekua.
    Tfonoa: 943651728
  • Santutxo Edaritegia
    Helbidea:  Aizkorri Txiki Bailara, 7 · 20495 Albiztur
    Telefonoa: 943 651 796
  • SEGORE-ETXE-BERRI JATETXEA
    200 pertsonentzako lekua.
    Tfonoa: 943580976
     www.segore.com

    Iturria: Albizturko udala


Ekei Kulturweb S.L.L.