Udalherria: Azkoitia
Lekua: Azkoitia
Hasiera: 2024/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Adituen ustez, makarroiak, mazapana bezala, gozogintza musulmanetik eratorriak dira; izan ere, musulmanak izan ziren aitzindariak almendra gozokiak egiteko osagai gisa erabiltzen. Frantzian makarroiak jateko ohitura handia dago eta modu askotara egiten dira. Beste euskal gozotegi ezagun bat makarroiaren sortzaile dela aldarrikatzen duen Donibane Lohizuneko Maison Adam da. Kroniken arabera, Luis XIV.aren eta Austriako Maria Teresaren ezkon-bazkarian, 1660. urtean, makarroiak jan zituzten postre gisa.
Osagaiak: Ondoko osagaiak behar dira: almendra birrindua, horren pareko azukre kopurua eta arrautza zuringoak. Almendrak zuritu eta pixka bat txigortu behar dira. Gero, azukrea eta arrautza zuringo irabiatuak botatzen zaizkie. Masa ondo oratuta eta homogeneo geratzen denean, plakan disko batzuk egin, eta labean sartzen dira, su moderatuan, gorritu arte.
Ezaugarriak: Makarroiak pastel txiki biribilak dira. Almendraz, arrautza zuringoz eta azukrez egin, eta tenperatura moderatuan egosten dira.
Egilea:
Presalde Gozotegia: Kale Nagusia 41 (Azkoitia) 943 85 18 34 / Kale Nagusia, 114 (Azkoitia) 943 85 10 71
Iturria: Historia de la confitería y repostería vasca, José María Gorrotxategi Pikasarri. Sendoa arg., 1987.