Udalherria: Tolosa
Lekua: Triangulo Enparantza
Ordua: 08:00 - 14:00
Hasiera: 2023/01/28
Amaiera: 2023/01/28
Sarrerak: Doan / Gratis
Tolosako Udala
Plaza Zaharra, 6A (20400) Tolosa
Telefonoa: 943697500
Faxa: 943697510
Weba: http://www.tolosakoudala.net
Emaila: informazioa@tolosakoudala.net
Urtarrilaren 28an, larunbatean, Zuhaitz azoka egingo da Alondegia plazan
2023 urteko lehen azoka berezi honetan zuhaitzak, zuhaixkak, haziak eta landareak erosteko aukera izango da.
Egun hau landare eta zuhaitz mota ugari ikusi eta erosteko aproposa izateaz gain, haiei buruzko zehaztasunak galdetzeko ere egokia da. Izan ere, gustura erantzuten diete mintegietako arduradunek bertaratutakoen kezka eta galderei.Larunbateroko azoka ere bai
Alondegia plazan soilik ez, udalerriko beste hainbat gunetan ere erosi ahal izango dituzte bisitariek, bertako produktuak. Alde batetik, Zerkausia eta Trianguloa plazara, inguruko baserritarrek larunbatero bezala beraien produkturik onenak ekarriko dituzte, baratzetik zuzenean, edonork goza ditzan. Besteak beste, urte garai edo sasoi honetakoak: azaloreak, brokoliak, bruselako azak eta eskarolak. Bestetik, Berdura plazan, loreak eta landare haziak izango dira salgai. Azkenik, era guztietako produktuak eskuragarri izando dira Euskal Herria plaza eta San Frantzisko pasealekuan.