Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ikuskizuna: "Txintxilintxin bakea egin"

Ikuskizuna: "Txintxilintxin bakea egin"

  • "Txintxilintxin bakea egin" ikuskizunaren une bat

Donostiako Okendo Kultur Etxean, Kiki, Koko eta Moko pailazoek "Txintxilintxin bakea egin" ikuskizuna aurkeztuko dute.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Okendo Kultur Etxea

Ordua: 17:00

Hasiera: 2023/01/28

Amaiera: 2023/01/28

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: «Bakearen atea». Bada, era berean, jaun mago txit jakintsu bat ere, ate horren sekretu guztiak dakizkiena, eta harriduraren harriduraz ohartzen da, pailazoak beren emankizunean buru-belarri ari direla, bakearen atea jaikitzen, esnatzen, hasten dela.
Bat-batean, gerratik datorren andere mago biolentoa agertzen da, eta borrokarako erronka jotzen dio aurreko jaun magoari. Honek, laguntza eskatzen dio publikoari, eta «konjuro handia» irakasten die. Denek bat eginik, lortu dute bakearen atea babestea, andere mago biolentoaren aurrean.
Azken hau negarrez dago, bere porrota dela medio. Guztiz zorigaiztokotzat jotzen du bere burua, horixe baitzen bere ahalak huts egin dion lehen aldia. Kiki pailazoak biziki animatzen du, biolentzia utzi eta umeekin jolas egin dezan. Horixe egingo dute, eta jolasaren ostean hain ongi eta hain zoriontsu sentitzen da, zeharo eraldatuko da, eta denak harriturik utziko.
Aldaketa handi honen ondorioz, bi magoak langunik onenak bihurtzen dira, eta publiko osoarekin, denek elkarrekin egiten dute konjuro handia, eta «bakearen atean», lore ezin ederragoa zabaltzen da alderik alde.Orduan ama lurra agertzen da bakearen ate gainetik,eta ume guztiek berarekin eskuekin jolastean, duten bake osoa transmitituko diote. Hain da handia alaitasuna, dantza eta abesti ospatzen dugu guztiok, aro berriaren irartzartzea. «Bakearen aroa»
Txintxilintxín, Bakea egin…



Ekei Kulturweb S.L.L.