Udalherria: Zumaia
Lekua: Zumaiako Turismo Bulegoa
Hasiera: 2023/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Sarrerak: 0,00 €
Zumaiako Turismo Bulegoa
Plaza Zuloaga<br>Zuloaga Enparantza, 1 (20750) Zumaia
Telefonoa: 943143396
Faxa: 943143396
Emaila: zumaia@paisvasco.com
Udaran bakarrik zabalik.
Ibilbidean zehar 15 begiratoki prestatu dira eta horietara autoz iritsi ahal izango gara, edo oinez, aparkalekutik 10 bat minututan. Begiratokietan jarritako panel informatiboek erakusten dute zein izan den ingurune honetako bilakaera geologikoa, koralez betetako itsaso tropikalak estaltzen zuenetik egungo paisaietara. Begiratokietatik 100 metrotik gorako itsaslabarretara gerturatuko gara, flyscha bere handitasunean ikusteko. Flyscheko geruzak irakurriz, Yucataneraino egingo dugu bidaia eta dinosauroak zergatik desagertu ziren ulertuko dugu.
Bidea jarraituz, Olatz eta Lasturko bailara ezkutuak ezagutzeko aukera izango dugu. 150 metro inguruko haitz ikusgarriak utzi dizkigu han milaka eta milaka urteetan urak eragindako higidurak. Ia isolaturik gelditu diren bailaretan antzinako gure arbasoen aztarnak bizirik diraute, Ekain eta Praileaitzeko kobazuloetan.
Ibilbidearen ikuspegi orokorra izateko eta bisitariari bidea errazteko, Euskal Kostaldeko Geoparkeak mapa turistiko bat argitaratu du. Diseinu erakargarriarekin, erraz aurki daitezke bertan Geoparkeko interesgune nagusiak, bai geologikoak eta bai ekologikoak eta kulturalak ere. Halaber, mapan Geoparkeko begiratokien ibilbidea osatzen duten 15 informazio panelen kokapenak adierazita daude. Euren kabuz bisita egin nahi duten bisitarientzat, erreminta baliagarria izango da oso.
Mapa euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez editatu da. Atzealdean, bisitarientzako informazio praktikoa dakar, alojamendu, museo eta turismo bulegoen helbide eta telefonoak.
Mapa turistikoa hiru turismo bulegoetan eta Algorri eta Nautilus interpretazio zentroetan eskura daiteke dohainik. Halaber, edonork deskargatu dezake mapa www.geoparkea.com webgunean (PDF formatua).
Geoparkeko begiratokien ibilbidea Gipuzkoako Foru Aldundiak eta "la Caixa"-k azken urteotan duten hitzarmenaren baitan kokatzen da. Hitzarmen honen helburua bikoitza da, batetik, balioa ematea gure natur baliabideei eta, bestetik, lana eskaintzea baztertuak izateko arriskuan dauden kolektiboei.
**
EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA Europako Kostaldeko Geoparkea-sarearen baitan dago 2010. urtetik. Mutriku, Deba eta Zumaiako udalerriek osatzen dute, eta honako elementu hauek nabarmentzen dira: kostaldeko labarretako FLYSCH motako formazioak, KARST-eko haitzuloetako erregistro arkeologikoa eta pinturak, eta dentsitate handiko paisaia KULTURALA, fosil bizidun garrantzitsua gordetzen duena: EUSKARA. Paisaia konplexu
horren aurrean begiak irekitzen baditugu, iraganeko klima-aldaketa harrigarriei buruzko informazioa eskuratuko dugu, eta baita dinosauroen desagerpenari, haitzuloen eta lur azpiko ibaien sorrerari eta gure arbasoen ohiturei eta arteari buruzkoa ere. Bien bitartean, Europako herri zaharrenetako baten tradizioez, gastronomiaz eta kultura biziaz gozatu ahal izango dugu Geoparkeak egungo eskaintza turistikoa zabaldu eta 15 begiratoki naturalek osatutako ibilbide erakargarria prestatu du, bisitariek bidea beren kabuz egin dezaten
Euskal Kostaldeko Geoparkeak urrats berri bat eman du natura-turismoaren eskaintza garatzeko, eta Gipuzkoako lehen kultur eskaintza bilakatzeko. Hain zuzen, 55 kilometroko ibilbidea prestatu du, bisitariek euren kabuz inguruko leku interesgarrienak bisitatzeko aukera izan dezaten, eta Geoparkearen ikuspegi osoa jaso eta bertako balio natural eta kulturalak ezagutu ditzaten.