Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Txango gidatua: Ormaiztegiko meazte egiturak

Txango gidatua: Ormaiztegiko meazte egiturak

  • Ormaiztegi Bide Berdea

Txango gidatua: Ormaiztegiko meazte egiturak - XIX eta XX.mendeetan Ormaiztegin metatzen, tratatzen eta Europara garraiatzen zen burdin mea.

Udalherria: Ormaiztegi

Lekua: Zumalakarregi Museoa

Hasiera: 2023/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Zumalakarregi Museoa.

Muxika egurastokia, 6 (20216) Ormaiztegi

Telefonoa: 943 88 99 00
Faxa: 943 88 01 38
Weba: http://www.zumalakarregimuseoa.net/
Emaila: mzumalakarregi@gipuzkoa.net

Eraikina:
XVIII. mendeko baserri tipikoa da, oin errektage-luarrekoa eta bi isurbidetako teilatua duena. Tomas Zumalakarregi haur zela bizi izandako etxea da.
1.938. urtean Aldundiak erosi zuen, eta 1.949 urtetik aurrera, etxea baserri tradizionalen erara jantzi ondoren, Zumalakarregiren “museo-etxea” izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1.985ean hasita, eraikina eraberritu zuen, eta 1.989ko maiatzean ireki zen.
Objetuak:
Museoko bildumetan honakoak daude: Zumalakarregiren eta bere familiaren gauzak, karlistadetako armak, uniforme jatorrizkoak eta kopiak, olioak eta grabatuak, agiri ofizial eta pribatuen sortak, numismatikako eta aurrefilateliako elementuak, maketak, eta abar.
Liburutegia eta artxibo dokumental eta ikonografikoa XVIII. eta XIX. mendeetan espezializatuak dira eta erabilgarri daude ikerlarientzat eta, oro har, jendearentzat.
Ekintzak:
Bisita gidatuak antolatzen dira talde, familia eta partikularrentzat, material didaktikoarekin. Ibilbide berezi bat prestatua dago, museoko gaiak Ormaiztegiko Zubiarekin, XIX. mendeko obra ikusgarriarekin, lotzen dituena.

Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Astelehen eta jai egunetan, itxita.

Sarrerak:
- Sarrera doan.
- Bisitaldi gidatuen tarifa: € 1 laguneko.

Ormaiztegiko meatze guneetatik ibilbidea. XIX.mende amaieran eta XX.mende hasieran Mutiloa eta Zerainen esplotatzen zen burdin-mearen almazen izandakoak eta hauen nondik norakoak ezagutuko dira ibilbide honetan.



Ekei Kulturweb S.L.L.