Udalherria: Albiztur
Lekua: Albiztur
Hasiera: 2023/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Zuhaitz dotore hau, erreka baten ertzean dago. Luzera ikaragarria du: 55 metrotik gora- 16 pisuko etxebizitza, gutxi gora-behera- Enborra ere ikusgarria du: bi pertsonek, besoak luzatuta ezin dute besarkatu, eta hortik pentsatu!
Egotez, izei hau, Tolosako udalerrian dago, Albizturko mugatik gertu. Izeia dagoen tokira joateko, berriz, Tolosatik Azpeitira doan bidean, Albizturrera hartzeko bidegurutzetik aurrera 1,5 kilometro egin ondoren, ezkerrera hormigoizko bide bat hartzen da, segituan gora egiten duena. Mendi-hegalaren erdi paretik 20 bat minutuko oinezko ibilbidea egin ondoren, ezkerraldetik oinezkoentzako bide bihurri bat jarraitu eta han azaltzen dira zuhaitz erraldoi hauek.