Udalherria: Alkiza
Lekua: Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa
Ordua:
Hasiera: 2023/01/1
Amaiera: 2024/12/31
Sarrerak: 2,00 / 5,00 / 7,00
Alkizako Udala
San Martin Enparantza<br>Plaza San Martin, s/n (20494) Alkiza
Telefonoa: 943690235 - 943692808
Faxa: 943690156
Weba: http://www.alkiza.eus/
Emaila: udala@alkiza.eus
Naturaren ardatzetik abiatuta, Fagus Alkizaren helburua, biodibertsitatea kontserbatzea eta areagotzea da. Horretarako, interpretazio zentroan Hernio-Gazume KBEko biodibertsitateari buruzko informazioa aurkituko duzue; baita mendigunean egin diren eta egiten ari diren kontserbaziorako lanak ere. Gainera, zentroan erakusgai egongo dira bertako basoaren erreplika, kobazulo baten erreplika saguzar espezie ezberdinekin...
Gizakiaren ardatzari dagokionez, Fagus Alkizaren helburua, garapen iraunkorra lortzea da. Honela, biodibertsitatea kontserbatzea bermatzen da; izan ere, baserritarrei esker baitaude Hernio-Gazume KBEan hain garrantzitsuak diren larreak, pago motzak... Horrexegatik, egun baserriak pairatzen duen egoera kontuan izanik, Fagus Alkiza ere hausnarketa-gune eta aukerak bilatzeko abiapuntua da.
Bestalde, interpretazio zentro honetan, alkizarrek beren historian zehar ingurunearekin izandako harremana ezagutarazi nahi da. Horretarako, bilduriko ondasun kulturalak bertan ikusgai egongo dira: txondorra, karobiak...
Kulturarena azken ardatza izanik, kontuan hartu beharrekoa da, garaiak aldatzen doazela eta horrekin batera ohiturak, ustiapen ereduak, ingurumenarekiko harremanak, kontsumoa Beraz, kultura aldaketaz hitz egiten arituko ginateke. Hori dela eta, zentroaren helburua da landa eremuan kultura era integralean sustatzea.
Fagus Alkiza Hernio-Gazume Interpretazioa Zentroa
2019.ko Bisita gidatuak
BISITA EGITEKO AUKERAK
- FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROA BAKARRIK
- ZENTROA+BASERRI PAISAIEN IBILBIDEA
Bisitak taldeentzat edo partikularrentzat egingo dira.
Taldearen gehieneko kopurua 15 lagunekoa izango da.
Bisita egiteko beharrezkoa da aldez aurretik txanda hartzea.
Zentroa ikusi nahi duenak, astean zehar ikusteko aukera ere izango du aurretik telefonoz deituta. Udaleko Kultur dinamizatzaileak Fagus Alkiza Zentroa irekiko lioke eta bere kabuz ikusi beharko luke.
ORDUTEGIA
10:30 etan Fagus Alkiza Interpretaziora bisita gidatua.
11:00 tan herriko plazatik abiatuta ibilbide gidatua.
Talderen batek Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa bisitatu eta Baserri Paisaien Ibilbide gidatua astean zehar egin nahiko balu, zentroarekin harremanetan jar dadila eta hitzordua adostuko dugu.
(OHARRA: egutegian aldaketak izan daitezke. Informazioa web orrialdean eguneratuko dugu)
TARIFAK
Zentroa bere kabuz bisitatu nahi duenarentzat: dohainik
Zentroan bisita gidatua: 2,00 €
Zentroa+ ibilbidea: 7,00 € helduak
12 urtera arteko haurrak dohainik
Zentroa+ibilbidea: langabetuentzat, jubilatuentzat eta euskaltegientzat: 5,00 €
ERRESERBA EGITEKO
Telefonoa: 688 604 466
Helbide elektronikoa: kultura@alkiza.eus
FAGUS ALKIZA - HERNIO-GAZUME Interpretazio Zentroa / Centro de Interpretación
Herriko Plaza. Alkizako Udaletxea (Tel: 943-690235 Fax: 943-69015)