Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroa

Gerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroa

  • Erakusketaren irudia
  • Gerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroa

Arrateko kolonian oroimenerako gune bat egongo da, harrera leku eta abiapuntu izango dena Arratera, Akondiara, Kalamuara, Urkora eta ingurura abiatuko den jendearentzat. Bertan bisitariari garrantzi handikoak izan ziren gerra gertakizunak ezagutzeko aukera emango zaio, hain zuzen ere, Gerra Zibilaren frentea 7 hilabetean bertan egon zenean, Eibar inguratzen duten medietan jazo ziren gertakizunak ezagutzekoa.

Udalherria: Eibar

Lekua: Arrateko auzoa.

Ordua: 11:30 - 13:00

Hasiera: 2023/01/1

Amaiera: 2024/12/31

Sarrerak: 0,00

Kolonian honako hauek ikus daitezke: gerra garaian hiria eta bere ingurua nolakoak ziren erakusten duen maketa modernoa, gerran aritu ziren bado desberdinen uniformeak, borroka-zonan erabilitako gerra-materiala, Gerra Zibililaren gordintasuna Eibarren bizi izan zutenen lekukotzak jasotzen dituen ikusentzunezkoa, garai hartako propaganda kartelak eta abar. Kolonia bisitatu ondoren, aurkarien gertutasunagatik eta borroken iraupen luzearengatik Euskadin Gerra Zibilak izandako gerrako frenterik latzena izan zena bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Ordutegia: Igandeak 11:30-13:30
Sarrera: doan
Bisita gidatuak: aurrez erreserbatuta
Helbidea: Arrate Balle Auzoa 2, 20600 Eibar
Telefonoa: 944 029099 / albergues@ateri.net



Ekei Kulturweb S.L.L.