Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ander Deunaren Jaien Egitaraua 2022

Ander Deunaren Jaien Egitaraua 2022

  • Ormaiztegiko Ander Deunaren Jaien kartela 2022

Ormaiztegiko San Andres jaiak direla eta antolatu diren ekitaldien egitaraua.

Udalherria: Ormaiztegi

Lekua: Ormaiztegi

Hasiera: 2022/11/18

Amaiera: 2022/11/30

Ormaiztegiko Udala

San Andrés Kalea, 14 (20216) Ormaiztegi

Telefonoa: 943882660
Faxa: 943889212
Weba: http://www.ormaiztegi.net
Emaila: ormaiztegi@udal.gipuzkoa.net

EGITARAUA:

Azaroak 16, asteazkena:

  • 16:00: Gizarte Etxea. Jubilatuen egoitza
    • Punttu txapelketa
      • Oin-Harriak Jubilatu Elkarteak antolatuta

Azaroak 17, osteguna:

  • 16:00: Gizarte Etxea. Jubilatuen egoitza
    • Toka, Bote Eta Igel Txapelketak
      • Oin-Harriak Jubilatu Elkarteak antolatuta

  • 17:00: Liburutegia
    • Letrekin dantzan Ipuin kontaketa musikatua
    • 3-8 urteko haurrak dituzten familiak
      • Haizea Loira Matxiñena

  • 19:00: Gizarte Etxea. Areto nagusia
    • Emilio Latorre Zubiriren Elena Tuduri Y Su Entorno hitzaldia
      • Zumalakarregi Museoak antolatuta

Azaroak 18, ostirala. EUSKARALDIAREN HASIERA:

  • 16:00: Gizarte Etxea. Jubilatuen egoitza
    • Mus txapelketa 8 erregetara
      • Oin-harriak Jubilatu Elkarteak antolatuta

  • 16:00-18:00: Zubipe kiroldegia
    • Photocall. Euskaraldia

  • 16:30: Zubipe kiroldegia
    • Ormaiztegi Show-a
      • San Andres herri eskolako Guraso Elkarteak eta eskolak antolatuta

  • Jarraian: Zubipe
    • Xaibor disko festa

  • 19:00 - 04:30: Karpa
    • Gazteen txosna irekita

  • 18:00: Eliza parean
    • Ormaiztegiko Txirrindularitzaren omenezko eskultura. Inaugurazioa

  • 20:00-23:00: Zubipe Kiroldegia
    • Boxeo izarren gaua

  • 23:30: Karpa
    • Kontzertua: Tirokatuak + Larru Beltzak + Dj Muri
      • Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanblada elkarteak antolatuta

Azaroak 19, larunbata. ORMAIZTEGIKO ELEGANTEEN EGUNA:

  • XIX. mendeko eleganteen IX. Bilkura Ormaiztegin
    • Herritarrak elegante janztera animatzen ditugu, bakoitzak gustukoen duen moduan.
    • Zumalakarregi Museoak antolatuta.
      • Egun osoan zehar: Muxika egurastokia + Eliz-ataria
        • Photocalla
        • Ormaiztegiko Bainuetxea
        • Garaiko Autoen Erakusketa

      • 12:00-15:00: Ibiltaria
        • Jundajo Txaranga

      • 12:00 - 15:00: Arana, Hogarra eta Murua tabernetan
        • Pintxo Eleganteen VII. lehiaketa
          • Pintxoa 1,5€
          • Osagai nagusia Kalabazina
          • Pintxorik onenari Garaikurra.
          • Kuko jatetxean bi lagunentzako Otorduaren zozketa

      • 12:30: Museotik abiatuta
        • Paseo elegantea, garai bateko Bainuetxeraino

      • 14:30: Karpa
        • Ormaiztegiar elegante guztien bazkaria
          • Tiketak salgai Pio, Murua, Usoa eta Hogarren 25 €tan
          • Menua: Txorizoa eta urdaiazpikoa, entsalada mista, oilasko eta marisko paella, etxeko flana, kafea, txupitoa, ogia eta edaria.
          • Menu beganoa aukeran.
            • Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanblada elkarteak antolatuta

      • Ondoren: Bingo herrikoia
        • Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanblada elkarteak antolatuta

      • 17:00: Eliz-ataria
        • Paperezko panpinak eta osagarriak egiteko tailerra. Karta jokoak

      • 18:00: Eliz-ataria
        • Txokolatea bolatuekin

  • 14:30- 04:30: Karpa
    • Gazteen txosna irekita

  • 18:30-21:30: Ibiltaria
    • Burrunbazale Txaranga

  • 23:00: Karpa
    • Kontzertua: Emayon Erromerie + Dj Tintz
      • Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanblada Elkarteak antolatuta.

Azaroak 20, igandea:

  • 12:00: Ibiltaria
    • Haurren Danborrada Urolatarrak Txarangarekin
    • Euriarekin: Zubipe kiroldegia
      • San Andres Herri Eskolako Guraso Elkarteak antolatuta

  • 16:00-17:30: Zubipe Kiroldegia
    • Jolas erraldoiak. Haur, gazte eta familia osoarentzako

  • 17:30: Zubipe Kiroldegia
    • Goruntz Taldearen dantza jaialdia
      • Goruntz Dantza Taldeak antolatuta

  • Jarraian: Zubipe Kiroldegia
    • Jolas erraldoiak. Haur, gazte eta familia osoarentzako

Azaroak 23, asteazkena:

  • 19:00: Gizarte etxea
    • Ane Albisuren Elena Tuduri Eta Goikoetxeako Soinekoak tertulia
      • Zumalakarregi Museoak antolatuta

Azaroak, 24 osteguna:

  • 18:30: Gizarte etxea
    • Ipuinez Nazkatuta, helduentzako ipuin kontaketa 16 urte+

Azaroak 25, ostirala. JAIEN HASIERA:

  • 16:30: Eskolatik udaletxera
    • Kalejira herriko trikitilariekin
      • Herriko trikitilari gazteen eta Sekundino Esnaola Musika Eskolaren eskutik

  • 17:00: Udaletxeko parkea
    • Dantza ikasleen saioa
      • Sekundino Esnaola Musika Eskolak antolatuta

  • Jarraian: Udaletxeko parkea
    • Kontzertua: Dj Kaktus + Makilaia

  • 19:00 - 04:30: Karpa
    • Gazteen txosna irekita

  • 19:00: Udaletxea
    • Pregoia. Txupinazoa: Angel Elorza Beitia
      • 40 urte herriko kultura, kirola eta jaiak argazkitan aurkezten

  • Jarraian: Ibiltaria
    • Buruhandiak. Jundajo Txaranga

  • 23:00: Karpa
    • Kontzertua: Kevin Eta Little + Coast Rebels + Añube
      • Ormaiztegiko Harrikalariak Gazte Asanblada elkarteak antolatuta

Azaroak 26, larunbata. MOZORROTUEN EGUNA!:

  • 12:00-15:00: Ibiltaria
    • Jundajo Txaranga

  • 14:00-20:00: Zubipe kiroldegia
    • Photocall. Euskaraldia

  • 14:30: Zubipe kiroldegia
    • Mozorrotutako koadrilen bazkaria
      • Helduena 20€. Haurrena 12€.
      • Menuak:
        • Helduena: 1. Zizka-mizkak: ensaladila, zainzuriak, patea, iberikoak / 2. Txahal gisotea / Azkenburukoa Euskal pastela / Kafea, sagardoa, ardoa, ura, ogia eta txupitoa barne.
        • Haurrena: 1. Zizka-mizkak: ensaladila, zainzuriak, patea, iberikoak / 2. Arroza oilaskoarekin / Azkenburukoa Euskal Pastela / Ura, ogia eta freskagarriak barne.
      • Tiketak zenbakituta ORMAIZTEGI APPan salgai azaroaren 24ko 23:55 arte

  • 17:00: Eskolako zelaia
    • Zezentxo eta poniak
      • 16 urtetik beherako gaztetxoentzat

  • 18:15: Ibiltaria
    • Mozorrotutako koadrilen jaitsiera Zuttik! Elektrotxarangarekin

  • 19:00 - 04:30: Karpa
    • Gazteen txosna irekita

  • 20:00: Karpa
    • Mozorro lehiaketa. Sari banaketa
      • Oinarriak
        • Lehiaketan parte-hartzeko ezinbestekoa da izen-ematea azaroaren 24a baino lehen
        • kultura@ormaiztegi.eus (zehaztu modalitatea, mozorroaren izena eta taldeko bi kideen izen-abizenak)
        • Epaimahaia 4 herritar anonimok osatuko dute
        • Partaideak bitan banatuko dira
          • 12-16 Urte bitartekoak
            • Sariak
              • Giro onena: 50€
              • Mozorrorik originalenari: 50€
              • Mozorrorik landuenari: 50€
          • 16 Urtetik gorakoak
            • Sariak
              • Giro onena: 70€
              • Mozorrorik originalenari: 70€
              • Mozorrorik landuenari: 70€

  • 23:00-03:00: Karpa
    • Mugi Panderoa erromeria

Azaroak 27, igandea. ODOLKI EGUNA:

  • 11:00-13:00: Berjaldegi
    • Txiki txef sukaldaritza tailerrak
    • 5-12 urteko haur-familiak

  • 11:00-14:00: Karpa
    • XXXV. Odolki Lehiaketa
    • XXIV. Odolki Osagaien Lehiaketa
    • Taldekako Plateren XX. Sukaldaritza Lehiaketa
      • Oinarriak
        • Ormaiztegiarra izatea
        • 4 laguneko taldeak gehienez. Gutxienez 2
        • Ormaiztegiko odolkia osagaien artean egotea
        • Platerak 11:00k aurretik entregatzea
        • Platereko dieta (10€)
        • 2 sari:
          • Talde irabazleari (18 urte +): Otordua Murua tabernan.
          • Juan Jose Lapitz saria talde irabazleari (14-18 urte): Otordua Jubilatuen Tabernan.
    • Urrezko Odolkia Koldo Lasari

  • 12:00: Karpa
    • Martin Callejo III. Ardo dastaketa

  • 12:00-14:00: Ibiltaria
    • Suthai Batukada Taldea

  • 12:30: Karpa
    • Lehiaketetako sari banaketa

  • Ondoren: Karpa
    • Odolkia babarrunekin pintxo dastaketa
      • Barduliarrak elkartearen laguntzarekin

  • 14:00ak arte: Berjaldegi kalea
    • Artisau produktu gastronomikoen azoka
    • Bertako artisauen azoka

  • 16:00-20:00: Zubipe Kiroldegia
    • Haur gaztetxoentzat parkea

  • 18:00: Ibiltaria
    • Alaitasuna Errondaila

Azaroak 29, asteartea:

  • 20:00: Ibiltaria
    • Helduen Danborrada Urolatarrak Txarangarekin

  • Jarraian: Zubipe Kiroldegia
    • Helduen danborradako partaideen afaria

Azaroak 30, asteazkena. ANDER DEUNAREN EGUNA:

  • 10:00-14:00: Zubipe Kiroldegia
    • Haur - gaztetxoentzat parkea

  • 11:30: Parrokia
    • Meza nagusia Urmaiz Abesbatzarekin
    • Ander Deunaren omenez

  • 12:00: Eliz-ataria
    • Hamaiketakoa
      • Ormaiztegiko Udalak Baso-Txulo elkartearen laguntzarekin antolatuta

  • 12:30: Eliz-ataria
    • Eskertza herriko kultur jardueretan egindako ekarpenagatik Juan Mari Cuadrado, Heliodoro Etxeberria eta Jose Benito Esnaola Laki-ri

  • 13:00: Karpa
    • Herri-Kirol Jaialdia
      • Lehia mistoa
        • Harri Jasotzen: Ioseba Ostolaza, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez
        • Aizkoran Gizonezkotan: Iñaki Azurmendi eta Ugaitz Muguerza
        • Aizkoran Emakumezkotan: Irati Astondoa eta Uxue Ansorregi
      • Hizlaria: Jose Angel Sarasola

  • 16:00-19:00: Zubipe Kiroldegia
    • Haur - gaztetxoentzat parkea

  • 18:00: Gizarte etxea
    • Luze Edo Motz bakarrizketa

  • 19:00-21:00: Ibiltaria, Gizarte etxetik abiatuta
    • Benta Zaharreko Mutiko Alaiak kale animazioa

Abenduak 1 osteguna. EUSKAREREN EGUNEKO OSPAKIZUNAK:

  • 18:00-20:00: Gizarte etxea
    • Photocall. Euskaraldia

  • 19:00: Gizarte etxea
    • Zozoak Beleari Ipurbeltz antzerki-zirkua

Aldi Baterako Erakusketak

Ander Deunaren Jaiak 2022 Portada Lehiaketara Aurkeztutako Lanak

  • Gizarte Etxea. Halla
  • Abenduaren 11a arte ikusgai

XXIX. Mendi Eta Abentura Astea: Iban Toledoren John Muir Trail

  • Gizarte Etxea. Areto Nagusia
  • Abenduaren 18a arte ikusgai

Elena Tuduri: Erramuaren Sekretua

  • Euskal jantzien ikerketan aitzindaria izan den emakume hau eta Goikoetxea bilduma ezagutzeko aukera izango duzu bertan.
  • Zumalakarregi Museoa
  • Abenduaren 30a arte ikusgai
  • Bisita Gidatuak
    • Astearteak / 11:00
    • Ostegunak / 12:30
    • Larunbatak, igandeak eta jai egunak / 11:00 (euskaraz), 12:30 (gazteleraz) eta 17:00 (euskaraz edo gazteleraz, bisitarien arabera).
  • Ormaiztegiarrek museoko sarrera doan

Heliodoro Etxeberriaren Bilduma

  • Ormaiztegi nahiz Gipuzkoako herrietako argazki zaharrak. Iruñeako San Ferminak. Lizarrako jaiak.
  • Atzerriko nahiz Espainiako zigiluak, postalak, komikiak.
  • Iriarte Goena Etxea, 29 Beheko solairua
    • Azaroak 19-20 / 11:30-13:00
    • Azaroak 26 / 11:30-13:00 / 17:30-20:00
    • Azaroak 27 / 12:00-14:00 / 18:00-20:00


Ekei Kulturweb S.L.L.