Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. 2022ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak

2022ko Gipuzkoako ondarearen europako jardunaldiak

  • Ondarearen Europako Jardunaldien kartela 2022

Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible" lelopean, aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, gure ondarearen jasangarritasuna aztertzera gonbidatzen gaituzte. Ondareaz modu jasangarri batean gozatzera animatzen gaituzte, ondarea babesteko eta belaunaldi berriek ere ondare horrekin gozatzeko.

Udalherria: Gipuzkoa

Lekua:  Gipuzkoa

Hasiera: 2022/09/1

Amaiera: 2022/11/30

Sarrerak: 0,00

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Ondareari buruzko Europako Jardunaldien zazpigarren edizioa antolatu du. Europako Kontseiluak 1991. urtean jarri zuen abian proiektu hori, ondarea nabarmendu eta herritarrengana hurbiltzeko, eta hura kontserbatzearen eta transmititzearen garrantziaz sentsibilizatzeko, gizartearen kohesioa eta identitate kulturala indartzen dituen elementu gisa. 2022. urterako hautatutako gaia ONDARE JASANGARRIA da, Europako 2030 Agendaren jasangarritasun helburuekin bat etorriz.

Aurreko urteetan bezala, Euskadin Arabako eta Bizkaiko Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatu dira Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible lelo bakarraren pean

2022eko Ondarearen Europako Jardunaldiak
PROGRAMA (PDF)


BISITA EGIN AURRETIK

PLANIFIKATU
Planifikatu ondo ibilbidea. Esku artean daukazun programak kultur proposamen asko eta desberdinak eskaintzen dizkizu, guztiak Gipuzkoako lurraldean. Programa arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, planifikazio ona egin eta ahalik eta jarduera gehienetan parte hartu ahal izateko. Gogoratu bisita asko egiteko hitzordua eskatu behar dela aurretik.

BAIEZTATU
Baieztatu, aurrez, programan agertzen diren datuak. Katalogo hau jarduerak hasi baino dezente lehenago argitaratzen da; horregatik, datu batzuk, adibidez, ordutegiak, elkartzeko guneak eta abar, aldatu daitezke.
Aukeratutako jarduerarekin batera agertzen den telefonoarekin harremanetan jarri behar zara, xehetasun guztiak baieztatzeko.

BISITA EGUNA

PRESTATU
Jantzi arropa eta oinetako egokiak. Jarduera askotan, landa-bide eta-bide-zidorretan zehar ibili behar da; beraz, gomendagarria da oinetako eta arropa erosoak erabiltzea. Aurrekoaz gain, euria eginez gero, eraman euritakoa. Gomendio gehiago nahi badituzu, deitu jarduera bakoitzaren telefonora.

ORDURAKO EGON
Izan adeitsua taldearekin. Garaiz heldu; aztertu aurretik abiapuntura iristeko ibilbidea. Bisitan zehar, ez distraitu beste parte-hartzaileak eta adi egon gidaren jarraibideei. Zure iritziak hobetzen laguntzen digu. Horregatik, eskertzen dizuegu zure iritziak jakitea. Bisita amaitzen denean, jakinarazi gidari horri buruz dituzun iritziak. Gogobetetze-inkestak dauden lekuetan, mesedez, hartu minutu batzuk betetzeko



Ekei Kulturweb S.L.L.