Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Ondarearen Europako Jardunaldiak - Erakusketa: Bbidaiarik luzeena. Bista gidatua

Ondarearen Europako Jardunaldiak - Erakusketa: Bbidaiarik luzeena. Bista gidatua

  • kartela

Haur eta familientzako propio prestatutako bisita gidatuak Bidaiarik luzeena erakusketara. Garai guztietako itsas abenturarik handienean ontziratuko gara, lehen mundu biran alegia. Askoren ahaleginari esker, ametsa egi bihurtu zelako. Haurren ulermenera egokitutako bisita honek emozioa, ilusioa eta irudimena piztuko ditu.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua: 17:00

Hasiera: 2021/09/18

Amaiera: 2021/09/18

Sarrerak: 0,00 €

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

Horrez gain, Victoria ontzi ausartak ibilbide honetan bizitako abenturak  kontatzen dituen ipuinaren euskaraz kobertsioa argitaratu du museoak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatuko ditu seigarren urtez. Ondarearekin hitzordu berri bat dugu. Europako Kontseiluak jarri zuen abian ekimena, ondareari balioa emateko, herritarrak harengandik hurbilago egoteko eta ondarearen kontserbazioaren eta transmisioaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Halaber, nabarmendu nahi da kultura ondasunek gizartea kohesionatzen eta kultura nortasuna indartzen dutela. Honako lelo hau proposatu du Europako Kontseiluak
2021eko jardunaldietarako: ONDARE IRISGARRIA ETA INKLUSIBOA.

Hizkuntza: EUSKARA
Tokia: San Telmo Museoa - 943 48 15 61
Prezioa: Doan. Aldez aurreko izen ematea




Ekei Kulturweb S.L.L.