Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Jorge Pardo + Niño Josele

Kontzertua: Jorge Pardo + Niño Josele

  • Jorge Pardo eta Niño Josele

Donostiako Jazzaldiaren 56. edizioaren barruan, Jorge Pardo + Niño Josele taldearen kontzertua.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: Kursaal

Ordua: 18:45

Hasiera: 2021/07/23

Amaiera: 2021/07/23

Sarrerak: 20 €

Donostiako Jazzaldia

Camino, 2 (20004) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 900
Faxa: 943 483 300
Weba: http://www.heinekenjazzaldia.com
Emaila: infojazz@donostia.org

Donostiako Jazzaldia antolatzen da.

  • Jorge Pardo (flauta, saxoa)
  • Juan José Heredia "Niño Josele" (gitarra flamenkoa)
  • José Heredia "José de Josele" (pianoa)
  • Jonathan Cortés Heredia (perkusioa)

Jorge Pardo flautista eta saxofonista bikaina Europako Jazzaren ahots ahalmentsuenetako bat da. Beste inork baino hobeto ordezkatzen du Espainiako Jazza, eta berritzaileena da flamenko musikarien artean. Hori guztia aintzatesteko, Donostiako Jazzaldia saria eman zitzaion iaz Pardori.

Bere ibilbidean zehar, Pardok musikari gailenekin kolaboratu du: Paco de Lucía, Wagner Tiso, Camarón, Tete Montoliu, Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina… eta nola ez, zendu berri den Chick Corea, zeinari, Niño Joselerekin batera, omenaldi bat egingo dion Kutxabank Kursaal Auditorioan emango den kontzertu honetan.

Niño Josele bikaina gitarran arituko da, flamenko jole eta kantarien oinordeko, sei urte besterik ez zituela hasi zen gitarra jotzen, eta bere ibilbidean flamenkoaren eragin nabarmena ez ezik, Jazzaren eragin argiaere jasota, artista ugarirekin kolaboratu du, besteak beste: Chick Corea, Paco de Lucía, Enrique Morente, Phil Woods, Tomatito, Carles Benavent, Estrella Morente, Chano Domínguez, Marc Johnson, Joe Lovano…

Jorge Pardo eta Niño Josele musikariak urte asko aritu dira Chick Corea maisuari laguntzen; Chick, Madrilen kontzertu bat eman behar zuenean, beti jartzen zen harremanetan flamenkoaren bere lagunekin, eta haiekin batera eraman ditu aurrera hainbat proiektu, azkena "Chick Corea y la Spanish Heart Band", 2019an Jazz Latinoko disko onenaren Grammy saria irabazizuena.

Musika asko haren ondoan,tarte zoragarriak elkarrekin barrez, oroitzapen ahaztezinak, azken batean. Hala, hark eman zien guztia eskertzeko modu hoberik ez dago,haren musika zuzenean jotzen jarraitzea baino. Horretarako, Jorgek eta Joselek, beren maitasun eta miresmen guztiarekin, "Mi querido Chick" prestatu dute.

José de Josele pianista gaztea eta Jonathan Cortésen perkusioa izango diralaguntzen kontzertu honetan. Hala, laukote honek interpretatuko duen errepertorioa Corearen klasikoek—besteren artean, "Ceremonia Procession" , "Yellow Nimbus"— eta maisuari eskaintzen dizkioten abesti propioek osatuko dute.

Sarrerak eta abonamenduak:

  • Ordaintzekoak diren saio guztietarako sarrerak eta abonamenduak ekainaren 9an jarriko dira salmentan, 11:30etik aurrera.
  • Abonamenduek —kontzertuak emango diren lekuen eta ordutegiaren arabera— % 20ko deskontua izango dute sarreren prezioan. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan eskuratu ahal izango dira, baita Jazzaldiaren webgunean www.jazzaldia.eus, Donostia Kulturarenean www.donostiakultura.eus eta jarduerak garatuko diren gainerako lekuen webguneetan ere.

Sarreren Salmenta-Baldintzak

  • Hauek dira sarreren salmenta-kanal ofizial bakarrak: JAZZALDIA, DONOSTIA KULTURA/SARRERAK,KURSAAL/SARRERAK eta CHILLIDA LEKU/SARRERAK (Chillida Lekuren baldintzak HEMEN). Garrantzizkoa da segurtatzea webgune ofizial horien bidez egiten dela erosketa. Jazzaldia ez da inoiz erantzule izango birsalmentarako Internet erabiltzen duten enpresek egindako abusuen aurrean. Sarrerak leihatiletan ere eros daitezke.
  • Abonuaren edo sarreraren eramaileak ezin izango ditu grabatu, grabatzen lagundu, ezta erreproduzitu ere, ikuskizunaren soinuak eta/edo irudiak.
  • Ageriko segurtasun-arrazoiengatik, kontrolak edo erregistroak egin ahal izango dira aretoetarako sarbideetan, eta debekatuta dago haietan edozein objektu sartzea arriskutsua izanez gero (beirazkoak eta abar) ikuskizuna oztoporik gabe garatzeko.
  • Abonamenduek % 20KO DESKONTUA dute: Jazzaldiaren barruan, abonamenduak erosten dituztenek % 20ko deskontua izango dute sarrera bakoitzaren prezioan.Deskontu hori ez zaio gehitzen Donostia Kulturako kideen deskontuari, ez eta 30 urtetik beherakoek, pentsiodunek, 65 urtetik gorakoek eta langabeek dituzten deskontuei ere.
  • Ordaintzekoa den edozein ikuskizunetan, hiru urtetik gorako (adin hori barne) haurren kasuan, ordaindu egin behar da sarreraren prezioa.
  • Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.
  • Kontzertu baten edo batzuen programan izandako edozein aldaketak ez du eskubiderik ematen abonuaren zenbatekoaren itzulketa osoa edo partziala jasotzeko. Kontzertua emango ez bada, 2021eko abuztuaren 22a baino lehen itzuliko da sarreraren zenbatekoa, edo abonuen kasuan, eman ez den kontzertuari dagokion zati proportzionala, sarrera erosi zen salmenta-gune edo -sistema berean.
  • Egoera txarrean dagoen sarrera edo abonu oro baliogabetuta geratzen da.
  • Esparrutik egindako edozein irtenaldi behin betikotzat hartuko da.
  • Jazzaldiaren sarrera edo abonu baten eramaileak baimena ematen die antolatzaileei bere irudia ikuskizunaren edozein bideotan edo erreprodukziotan erabiltzeko.
  • Esparru guztietan aurrez esleituko dira eserlekuak. Ezin izango da zutik egon musika-emanaldietan.
  • Chillida Lekun kontzertua bertan behera geratuko da euria egiten badu.
  • Trinitate Plazako kontzertuak ez dira euriagatik eman gabe utziko, arrisku bat ez bada behintzat, musikarientzat edo ikusleentzat.
  • Kursaal Auditorioan, Victoria Eugenia Antzokian eta San Telmo Museoan, ez da baimenduko aretoan sartzea ikuskizuna hasita dagoenean. Esparru horietara ezin da janaririk edo edaririk sartu.
  • Jazzaldian, ordaintzekoak diren kontzertuetako lekuen edukiera kontrolatu eta errespetatu egin behar denez gero, esparru batera sartzen den pertsona orok eduki behar du sarrera bat, bere adina edozein izanda ere edo eserleku bat hartzen ez badu ere.
  • Kontzertuetara bertaratzen direnak behartuta daude antolatzaileek argitaratutako protokolo sanitarioa betetzera.
  • Txakurrentzako baldintzak ikusteko sakatu HEMEN.
  • Donostiako Jazzaldiaren leku guztiak, aire zabalean daudenak ere, kerik gabeko guneak izango dira.

Leihatilak:

  • Victoria Eugenia Antzokia:
  • Antzoki Zaharra:
    • Jarduerarik ez dagoenean: astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30
    • Jarduerak daudenean: 11:30-13:30 / 17:00-20:00
    • T. 943 48 19 70
    • dksarrerak@donostia.eus
  • Kursaal Auditorioa:
    • Jarduerarik ez dagoenean: astelehenetik ostiralera, 11:30-13:30
    • Kontzertu-egunetan irekitzen da arratsaldez.
    • 943 003 039
    • tickets@kursaal.eus
  • Chillida Leku:

Covid 19 Neurriak
Babes- eta higiene-neurriak Victoria Eugenia Antzokian, Kursaal Auditorioan, San Telmo Museoan, Trinitate Plazan eta Chillida Lekun
Kontzertu guztiak babes- eta higiene-neurri zorrotzak betez emango dira:

  • Esparruetan nahitaezkoa da uneoro maskara jantzita edukitzea. Ezin izango dira erabili sarezko maskarak, ez eta metakrilatozkoak ere.
  • Bakoitzak bere maskara ekarri behar du jantzita.
  • Sarreran helmenean egongo da gel hidroalkoholikoa eskuak garbitzeko. Komunetan xaboia eta ura daude ere xede horretarako.
  • Gure instalazioak guztiz garbitu eta desinfektatzen dira egunero: pasilloak, butakak, eserlekuak, eskubandak, igogailuak, komunak…
  • Distantzia bermatzearren, aurretik esleitu zaizun butaka erabili behar duzu soilik. Antolamenduko langileek bermatuko dute segurtasun-distantzia sarrerako ilaran.
  • Araudia betez, ez da esku-programarik edo aldizkaririk egongo.
    Gomendioak eta araudiak eboluzionatu ahala joango gara eguneratzen eta jakinarazten haiei lotutako neurriak.



Ekei Kulturweb S.L.L.