Udalherria: Eskoriatza
Lekua: Eskoriatza
Hasiera: 2021/01/1
Amaiera: 2022/12/31
Sarrerak: 3,00 €
Labearen inguruan eta barruan aurkitutako zeramika zatiak aztertu ostean, ondoriozta daiteke erabilera arrunteko zeramika ekoizten zela bertan: katiluak, platerak … Aipatutako buztinola irekita egon zen XX. mendeko lehen hamarkadara arte, bertan aritu zen azken ontzigileak, Felix Zubiatek, bertan lan egiteari utzi zion arte.
Enrique Ibabek, "La Cerámica Popular Vasca" liburuaren egileak, 1974an aurkitu zituen, beste instalazio batzuen artean ezkutaturik, labe zaharra eta horrekin batera buztinola osatzen zuten gainontzeko elementuak: tornu gelak, lehorketa guneak, zeramika biltegiak… Gaur egun gordetzen den elementu bakarra labea da, eta Aranzadi zientzia elkarteak zaharberritu eta sendotu ostean balioan jarri da erakusketa honekin. Buztinaren ateratze lanak eta prestaketaz gain, tornua eta labearen prozesua azaltzen dira bertan.
Erakusketa
Erakusketan ikus daitezkeen piezak Udalak Bittoriano Larrañagari erositako bildumakoak dira. Aipatutako bilduman Euskal Herrian etxerako erabilidiren ontziak jasotzen dira, gehien bat inguruko buztinoletan egindakoak. Duten balioa ez da antzinatasuna, baizik eta adierazgarritasuna, antzinako bizimodua eta eguneroko lana ondo baino hobeto islatzen baitute.
Erakusketan dauden ontziak:
Likidoak eramateko eta gordetzeko zeramika
Janariak gorde eta iraunarazteko zeramika
Mahaiko zeramika
Sutarako zeramika
Hainbat erabileretarako zeramika.
Zubiateko laba eta Ibarraundi museorako sarrera: