Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Kontzertua: Beste Urtaroak + Idoia Asurmendi

Kontzertua: Beste Urtaroak + Idoia Asurmendi

  • Hernaniko Beste urtaroak eta Idoia Asurmendiren kontzertuaren kartela 2020

Katapulta Tour Gipuzkoa 2020 zirkuituaren barruan Hernanin Beste Urtaroak eta Idoia Asurmendi taldeek eskainiko duten kontzertua.

Udalherria: Hernani

Lekua: Hernaniko Biteri Kultur Etxea

Ordua: 19:00

Hasiera: 2020/11/26

Amaiera: 2020/11/26

Sarrerak: Doan / Gratis

Beste Urtaroak

Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte Urbil Artolak eta Llillena Susselek osatzen dute Beste Urtaroak.
Ikerren orain arteko diskoetako abestiak hartu eta folk esparrura eraman dituzte, horretarako instrumentu ezberdinak erabiliz: gitarra, piano, lap-steel, ukelele, banjo, cavaquinho... Beraien asmoa da beste herrialdeetako instrumentuak gure kulturan txertatzea.
Une berean urtaro ezberdinak dira munduko hainbat lekuetan, eta nolabait denak elkartu nahi dituzte beraien musikan.

Idoia Asurmendi

Idoia Asurmendiri musikarekiko zaletasuna familia girotik datorkio eta txikitatik hasi zen etxeko musika-instrumentuekin esperimentatzen. Aisialdia ere horretan eman du urte luzez, abesbatza ezberdinetan parte hartuz eta piano ikasketak burutuz. Bestalde, aurten hasi ditu Musikako ikasketak pedagogiako espezialitatean Musikenen.

Duela urte batzuk, inguruko herrietan kontzertuak ematen hasi zen bakarlari bezala. Hasieran, euskal abestien zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen bakarrik, baina orain kantuak ere konposatzen ditu eta hainbat kasutan poesia egiten duen Maria Oses-en lanak berearekin uztartzen ditu.

Aurten hasi duen proiektuaren izena "Ilun eta abar" da eta honen helburu nagusia arte ezberdinekin fusio bat egitea da; hala nola, poesia, edota ilustrazioa, musika tresna nagusia izanik.

Bere lehen diska grabatzen ari da eta horretarako, orain dela gutxi sortutako musika talde baten laguntza jaso du; Oriol Flores (bateria), Joanes Ederra (baxu elektrikoa eta konteabaxua), Andoni Garcia (gitarrak) eta Idoia Asurmendi (pianoa, gitarra akustika eta ahotsa). Zuzenekoetarako, Karlos Aranzeguirekin (bateria) ere kontatzen du.



Ekei Kulturweb S.L.L.