Udalherria: Donostia / San Sebastián
Lekua: San Telmo Museoa
Ordua:
Hasiera: 2020/10/10
Amaiera: 2021/05/2
Sarrerak: 6 €
San Telmo Udal Museoa.
Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org
Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.
Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.
San Telmo Museoak eta Gordailuak antolatuta, erakusketak gehienbat San Telmoko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bildumetako grabatuak aurkezten ditu. Zumalakarregi Museoa laguntzaile aritu da eta 2020ko urriaren 10etik 2021eko urtarrilaren 17ra bisitatu ahal izango da museoan.
Donostia XVI. mendean Urgull mendiaren babesean sortutako hiribildu txiki gisa dago irudikatuta, itsasoz eta hareatzez inguratuta. Ordutik XIX. mendearen amaierara arte, Urgull mendia bertakoek eta atzerritarrek hiriari buruz egiten dituzten irudikapenen protagonista da, defentsarako gotorleku bezala betetzen duen paperak hiribilduaren nortasuna eta garapena markatzen baititu.
Grabatua lau mende baino gehiagoz izan zen Europan irudiak modu masiboan zabaltzeko zegoen bide bakarra; zurezko, metalezko edo harrizko xafla baten gainean marrazki bat grabatzeko eta ondoren paper gainean estanpatzeko teknikak irudi anitz eta berdinak erreproduzitzeko aukera eman zuen XIX. mendearen amaierara arte, garai horretan argazkigintzaren agerpenak egoera hori aldatuko duelarik.
Irudi horiek pentsamenduaren hedapenerako tresna garrantzitsu bihurtu ziren; liburuak eta argitalpenak ilustratzea izan zuten helburu nagusi, nahiz eta adierazpen artistikorako modu bat ere izan ziren.
Erakusketak sei atal ditu (Lehenengo irudikapenak, Bidaia erromantikoa, Gerra-garaiak, Hiria hazten, Eguneroko bizitzako estanpak, Udaldia eta Grabaketa tailerra), eta horietan 80 bat grabatu erakusten dira, XVI. mendetik XIX. mendera bitartekoak, azken horrek garrantzi berezia duela.
Gainera, erakusketan zehar hainbat interesgune sortu dira, fokuak eta lupak. Alde batetik, fokuek atal bakoitzean bertan lantzen den gaiaren aspektu bati buruz hitz egiten dute: emakume bidaiariak, militarrak eta ilustratzaileak, bideko bizitza... Bestalde, lupek grabatuen xehetasun gehiago ematen dituzte, bereziki interesgarriak, anekdotikoak edo beste arrazoiren batengatik arreta merezi dutenak.
Grabaketa tailerra
Erakusketaren azken atalean artista garaikideen eskutik grabatu-teknikak (serigrafia, kalkografia, xilografia eta litografia) ezagutzeko aukera izango da. Artista horiek, Mikel Ruiz Pejenautek, Xare Alvarezek, Ainize Txopiteak eta Julen Agirrek, erakusketak zabalik irauten duen denboran, paisaiari eta Donostiari buruzko sorkuntza-proiektu bat garatuko dute. Emaitza teknika ezberdinekin egindako lau grabatu dituen karpeta bat izango da.
Espazio horretan, grabatuarekin lotutako hainbat material dago, hala nola, torkulu bat, plantxak, gubiak eta burilak, grabatu-teknikei buruzko tintak eta gidak. Hori guztia José Luis Noain grabatzaileak lagata egin da, zeinak eskura duen eta normalean lan egiten duen materiala utzi baitu erakusketarako.
Jarduerak
Gaiaren ikuspegi historikoa eta garaikidetasuna, hiriari buruzko egungo ikuspuntua, hitzaldi, mahai-inguru, musika eta bisiten bidez eskainiko da
Oharra: Jarduera gehienak doan dira, baina aurrez webgunearen bidez lekua erreserbatu behar da.
Hau da jarduera programazioaren laburpena; ikusi hemen jardueren inguruko xehetasunak.
Bisita gidatuak
Erakusketa dela eta, bestalde, museoak Civitates Orbis Terrarum-en jatorrizko irudiaren edizio mugatu baten estanpazioa eskatu dio La Tallerri, eta karpeta batean salduko dira.
Ordutegia:
Sarrera:
Oharra: Osasun krisiaren ondorioz, museoa baldintza berezietan zabaldu da, eta hala mantenduko da besterik esan ezean.