Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Dantza Ikuskizunas: "Block" + "Meeting Point" - BERTAN BEHERA

Dantza Ikuskizunas: "Block" + "Meeting Point" - BERTAN BEHERA

  • "Block" ikuskizunaren une bat
  • "Meeting Point" ikuskizunaren kartela

Amaia Elizaran konpainiak "Block" eta Ertza Dantza Konpainiak "Meeting Point" dantza ikuskizunak aurkezten dute.

Udalherria: Lezo

Lekua: Goiko Plaza

Ordua: 20:00

Hasiera: 2020/05/31

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Lezoko Udala

Santa Kruz Enparantza<br>Plaza Santa Cruz s/n (20100) Lezo

Telefonoa: 943524650
Weba: http://www.lezo.net
Emaila: info@lezo.net

Block

Gorputzaren bidez harremanetan dauden bi emakume agetzen dira Block-en. Beraien artean kontrako indarrak eta blokeoak sortzen dira. Blokeatu, oztopatu, eragotzi, trabatu, bakartu...

Blokeo bat oztopo da pertsona batek bere bizitzarekin aurrera jarrai dezan eta horrek hainbat eratan eragina izan dezake.

Gizakiok, batzuetan, nahi duguna adierazteko zailtasunak izaten ditugu, baita gauzei zentzua aurkitzeko garaian ere.

Meeting Point

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz
  • Dantzariak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente
  • Iraupena: 15 minutu

Herrialde berdinetik, baina elkarren artean urrun dauden bi hirietatik datozen bi gaztek, 8.000 kilometroko "putzua" gurutzatu behar izan dute eta urte batzuk pasatzen utzi, planetaren beste punta batean topatu, elkar ezagutu, eta elkarren loturak aurkitzera iristeko. Eta ohartzeko nola askotan, bakoitzaren bizitzako labirintoak, batzuetan gurutzatzera iristen diren, eta hortik aurrera, ginenak izaten  galarazten diguten. Nola dantzarekiko pasioak agintzen duen leku berri batean, Break Dance-a eta Hip Hop-a bezalako lengoaiak, dantza garaikidetik datorren hirugarren pertsona baten begiradapean, zera berri bat sortzeraino nahasten diren. Definiezina den zera berri bat, baina biak (...edo hobeki esanda hiruak) definitzen dituena.

Leioako 2017 Umore Azokan Euskadiko Kale Ikuskizun Onenari Saria eta Kale Ikuskizun Onenaren 2018ko Max Saria.



Ekei Kulturweb S.L.L.