Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Koadernoa: Ainara Azpiazu (Axpi)

Koadernoa: Ainara Azpiazu (Axpi)

  • Ainara Azpiazu <em>Axpi</em>

DK On!-en "Koadernoa" egitarauaren barruan, Ainara Azpiazu Axpik "Udaberria etxealdian" aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2020/05/14

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Ainara Azpiazu Axpi (Hernani, 1980). Euskal Herriko Unibertsitatean, Soziologian lizentziatu eta gero, Arte Ederrak ikasi zituen. Ondoren, "Ars In Fabula, Master in Illustrazione per l'editoria" masterra egin zuen Maceratan, Italian. Komikiak argitaratzen ditu hainbat aldizkaritan. Aldi berean, horma-irudi ugari egin ditu, Donostialdean batez ere. Haur literaturan ere lan franko egina du. Bere azken liburuak dira: Nire amama ni bezalakoa da, ume bat, eta argitaratzear dagoen Nire gorputzean bizi naiz.

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Irudi hauen bilduma osoa HEMEN ikusi ahalko da bilduta Donostia Kulturako webgunean argitaratu ahala.

UDABERRIA ETXEALDIAN

"Bi ideia daude irudi honen atzean. Batetik, natura; bestetik, gizakiok eta etxealdi honi aurre egiteko erak. Naturak bere erritmoak jarraitzen ditu, guk gure martxa erabat aldatuta ere, txoriak, landareak eta udaberria loratu egiten dira, berdin berdin. Bestetik, leihoetako jendea, bakoitza gauza batean, egun hauetan entzun eta ikusi ditugun jarrera ezberdinetan, gure harteko harremanak, etxealdian egoteko modu anitzak, jarrerak, eta abarrak."

Axpi. Udaberria etxealdian

Ainara Azpiazuren albuma.



Ekei Kulturweb S.L.L.