Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Etxean Egiteko Betiko Sukaldaritza

Etxean Egiteko Betiko Sukaldaritza

  • "Manual Del Arte De Cocina" liburuaren azala

Sukaldea betiko errezeta zaharrez gozatzeko topalekua da orduak egun eta egunak aste egiten zaizkigun honetan.

Udalherria: Eibar

Lekua:  Eibar

Hasiera: 2020/04/21

Amaiera: 2020/05/31

Aurrenik, eta bitxikeria moduan, 1921. urteko Manual del arte de cocina. Útil para aprender a componer de comer con perfección y economía (PDF) errezeta-liburua dugu, orduko Maria Angela kaleko Saturnino de Diego inprentan kaleratua. Irakurtzeko gomendagarria, kutsu zaharreko gaztelera eta berba galdu asko duelako, baina errezeta egin-ezinezkoak eta astunak ditu.

Ostera, betiko sukaldaritzaren eredu dira Felisa Loyola sukaldariarenak, Goi-Argi elkartean eman zituen ikastaroetako apunteetatik hartutakoak. Batzuetan zehaztasun falta badute ere sukaldean aritzeko aproposak dira: berdurak, arrozak, plater errazak, postreak…Denetik du.

Azkenik, eta Kitto! Euskara Elkarteak Eibarko elkarte gastronomikoekin batera 1996an ateratako liburukoak dauzkazue "Eibarko elkarte gastronomikoak", herriko sozietateetako sukaldaritzaren eredu, esate baterako, bakailaua bizkaitar erara, edo arrain-zopa Urkizugain erara.



Ekei Kulturweb S.L.L.