Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Koadernoa: Itxaro Borda

Koadernoa: Itxaro Borda

  • Itxaro Borda

#DKetxean-ren "Koadernoa" egitarauaren barruan, Itxaro Bordak "Etxean etxeko" aurkezten du.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Hasiera: 2020/04/10

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak: Doan / Gratis

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

Itxaro Bordaren testu hau, pandemian kontestuan, bidaia geldorako gonbita da, munduaren zabalera murrizten ari zaigun heinean: eseri eta irakurri!

Koadernoa izeneko egitasmoaren barruan, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Xabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.

ETXEAN ETXEKO

Entzun du, frankotan, "etxeak ez zaitu asko ikusten, ezta?" eta irri handi batekin ihardetsi ere, eskua altxatuz, "utzi arren" erran nahiko bailuen. Eta hor dago, etxean entzerratua, tigrea bere kaiolan bezala, ateratzeko eskubidea murritz. Bistan dena, baimena baluke erosketak egiteko, farmaziara joateko eta oinetako inurriak inarrostera jalgitzeko, baina bere baitan sentitzen du, ez duela. Orenak ematen ditu telebistari begira: deus interesgarririk ez da, salbu asteburuetako ETB Kantxaren bideoteka, berri latzak parte guztietatik eta izuaren ahur zabala denen buru gainetan. Hiru miliar jende dira dagoeneko aterpean. Sinets ezina, mundua herri txiki bat dela kontsideratzen duen jendarte hiper-mugikor honentzat.

Erdi aroan izan bagina, erran du ogi kasko idorra ahoratuz, pandemia honek jainkoen gaztigua irudiko zuen, belaunaldiz belaunaldi urguiluz bekatu egin zutelako, madarikatze mardoa, merezitua, Egiptoko hamabi zaurien pare. Otoitzera plegatuko ziren herrialde osoak, izurrite epidemia ezberdinen garaietan nola. Baina gaur egun, ez da federik, eta federik baldin bada, federik muturrekoena da agerian. Halaber, ez da bekaturik, erantsi du berekiko, zergatik gaztigatuko gaituzte? Eta nor dira gaztiga gaitzaketen horiek? Covid-19 birusa da, ez hiru dimentsiotako itxura numerikoetan marraztu deabrua, deabruarekin ez du ezer ikustekorik. Hargatik, etxean, geldirik egotera behartzen nau. Bakarrizketa antzuan badabil, ez daki zergatik.

Gobernuaren erabaki batetik bestera bizi-eremua hertsitzen doakio. Etxekotzearen lehen astean hiru zubien itzulia egiten zuen egun oroz, baina orain, bi zubiena baizik ez, birritan. Laster, hamar metro baino ez zaizkio zilegituko. Karrikak soldaduz eta poliziaz hantuko dira, urrats debaldeak debekatuak direla ongi konpreniarazteko.

Bere baitara bildurik, barne-bidaia geldo baterako prestatzen ari da.

Bizkar-zakurik eta pasaporterik gabe.

Itxaro Borda



Ekei Kulturweb S.L.L.