Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Donostia Kulturak Sarean Duen Eskaintza

Donostia Kulturak Sarean Duen Eskaintza

  • Donostia Kulturak Sarean Duen eskaintzaren foiletoa

Egun bereziak ari gara bizitzen COVID-19 birusaren krisia dela eta. Gure zentro guztiak itxita daude, baina baditugu sarean zuentzako erabilgarriak izan daitezkeen aukera batzuk.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua:  Donostiako beste auzo eta guneak

Ordua:  

Hasiera: 2020/03/17

Amaiera: 2020/05/31

Sarrerak:  

Donostia kultura

Reina Regente, 8. 20003 Donostia (edificio del Tea (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943 481 150
Faxa: 943 483 900
Weba: http://www.donostiakultura.eus
Emaila: donostiakultura@donostia.eus

Donostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.

#DKetxean

Donostia Kulturak bere eduki digitalak sortuko ditu ikuskizunen, literaturaren eta ilustrazioaren arloan, eta klik batean eskainiko dizkie herritarrei etxealdi-itxialdiak iraun bitartean: Ipuinaren Ordu digitala, San Telmo Museoa (asteko pieza), Antzokia Etxean, DKetxean Kuadernoa, Larrotxene Bideoko egitasmoak... #DKetxean, azken finean.

Literatur eskaintza joan den martxoaren 30ean hasi zen ipuin-kontalari batek jardun baitzuen Ipuinaren orduan. Programa hori egunero izaten da, 16:00etan, eta familia guztiarentzako ipuin bat eskaintzen da, gehienetan euskaraz, salbu eta igandeetan, egun horretan ipuina gaztelaniaz kontatuko baita. Larunbatetan, gainera, zeinuen hizkuntzan emango da. Ipuinaren ordu birtual horretarako, honako kontalari hauek izango ditugu: Lur Usabiaga, Izaskun Mujika, Saioa Aizpurua, Kattalin Ansorena, Amaia Puin, Iraitz Lizarraga eta Lur Korta, zeina koordinazioaz ere arduratuko baita.

San Telmo Museoko piezarik nabarmenenak beren erakusleiho eta hormetatik irtengo dira, eta interesa duten etxeetara joango. Horretarako, museoak erakusketa iraunkorreko XX lanik behinenak hautatu ditu, eta ikus-entzule birtualen aurrean emango dira azalpenak, xehetasun handienez. Jarduera "Argizaiola" piezarekin hasi da. Astero, gure bildumako pieza bat aztertuko dugu, azalpenak, material gehigarria eta adituen iruzkinak emanez. Asteko pieza santelmuseoa.eus-en izango da, asteazkenetan, 10:00etan (eta, hortik aurrera, beste edozein unetan ere ikusi ahal izango da, jakina).

Gainera, Antzokian Etxean programa estreinatuko dugu, zeinak agenda berri bat irekiko baitu ostegunetik igandera bitarte (gune eszenikoetan jende gehien izaten den egunetan, alegia), 19:00etan. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak… izango dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa gozatu ahal izango dira Donostia Kulturako kanaletatik. Lehen asterako (ostegunetik igandera, hots, apirilaren 5era), Tessa Andonegi, Aizpea Goenaga, Iker Lauroba eta Sergio Nguemaren emanaldiak izango ditugu.

Baita ere, gure idazle eta ilustratzaileek kontakizun labur argitaragabeak eskainiko dituzte, eta egoera berezi honetarako bereziki sortutako ilustrazioak. Eguneroko eskaintza izango da –astelehenetik ostiralera–, donostiakultura.eus-etik eta sare sozialetatik. Zenbait idazle ezagunek, hala nola  Juan Kruz Igerabide, Luisa Etxenike, Bernardo Atxaga, Mila Beldarrain, Julia Otxoa, Jabier Etxaniz, Aritz Gorrotxategi, Oier Guillan eta Ana Malagonek, agindu digute DKEtxean Kuadernoa programaren lehen egunotan parte hartuko dutela.

Gainera, Larrotxene Bideok ikus-entzunezko zenbait formatu emango ditu bere Youtube kanaletik eta beste plataforma batzuetatik, bideozaleen parte hartzea eta sormena sustatzeko. Zenbait bideotutorial argitaratu eta zuzeneko saioak antolatuko dira astero, ikasleen galderei erantzun eta zalantzak argitzeko. Horrez gainera, narrazio digitaleko formatu berriekin zerikusia duten gaiei buruzko mikro-magazin bat sortuko da, eta Larrotxene Bideotik sustaturiko film labur batzuk emango dira zuzenean. Emisio horiek gai jakin baten inguruan izango dira, eta ikus-entzuleek beren iruzkinak egin ahal izango dituzte idatziz, zuzenean.

Azkenik, gogoratu beharra dago #DKetxean osatzen dutela, halaber, Bestaldek, DK Irratiak, Filmin plataformaren Giza Eskubideen Zinemaldiaren eskaintzak, San Telmo Museoak –zeinak Antton Elizegiren erakusketa eta Second Canvas eskaintzen baititu–, Donostiako Liburutegien Sarearen literatur solasaldi birtualak…  Hori guztia duzue eskura donostiakultura.eus-etik.

Liburutegi Zerbitzuaren eduki digitalak

Donostia Kulturako Liburutegi zerbitzuak hainbat eskaintza ditu sarean.

  • 1.- eLiburutegia erabiltzeko sarbidea are gehiago erraztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Bertan 20.000 liburu eta 15.000 film daude eskuragarri, baita audio-liburuak ere. Donostia Kulturako bazkideek badute bertan sartzerik. Hauxe da eLiburutegiaren sarbidea. Bertan sartu behar dira erabiltzailea eta pasahitza.
    • Pertsona bakoitzak hilean lau liburu irakurri eta astero bi film ikusteko aukera du.
    • Mailegu digitalaren atalean bi minutuko bideo tutoriala duzu zerbitzua nola erabiltzen den jakiteko.
  • 2.- Liburu Dantza: Donostia Kulturako Liburutegi zerbitzutik egiten den liburu gomendioen bloga. Bertan proposamenak aurkituko dituzu heldu zein haurrentzat.
  • 3.- Liburutegi Digitala izeneko zerbitzua: Donostian XIX. mende amaieratik 1936ko uztaila bitartean argitaratutako prentsa ikusteko sarbide digitala.

San Telmo Museoa

Asko izan dira azken urteotan webgune eta sareetara Museoak eraman dituen jarduerak eta horietako batzuk azpimarratu nahi ditugu zuentzako hitzaldi eta mahai inguruak, ikerketa lanak, ondarearen inguruko esku hartzeak...
Irakur dezakezu museoak duen eskaintza ondorengo lotura honetan: San Telmo Museoak eduki digitalen eskaintza baliatzera gonbidatzen zaituzte.

DK Irratia

Irratiaren emisioekin jarraituko dugu. Sarean entzuteko aukeraz gain (DK Irratia), gogoratu FMko 107.4 dialean gaudela eguneko 24 ordutan. Internet bidez hainbat podcast ere baditugu.

Donostia Kulturaren Youtube kanala

Aspalditik dugu kanal bat aipatutako sarean, Donostia Kultura izenekoa. Hainbat erreprodukzio zerrenda (kultur etxeak, liburutegiak eta atal tematikoak) ditugu bertan, baita gune eta jaialdi nagusietako kanalak ere: Korner, dFeria, Giza Eskubideen Zinemaldia, Olatu Talka, Heineken Jazzaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema, Literaktum, San Telmo Museoa, Donostia Festak, Larrotxene Bideo...

Musika Spotify-n

Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko programazioa zein Heineken Jazzaldiko hainbat zerrenda daude Spotify-ko profil honetan. Gure musika eskaintza gustuko baduzu, bertan aurkituko dituzu hainbat gomendio erabilgarri.

Zinema Filmin-en

Giza Eskubideen Zinemaldiak kanal propioa zabaldu berri du Filmin izeneko zinema independentearen plataforman.
Honekin lotuta gogorarazi behar da Filmin-ek euskarazko kanala ere zabaldu duela.
Plataforma hau ordainpekoa da.

Telefono eta korreo bidezko arreta

Telefono bidezko arreta indarrean da telefono nagusi honetan: 943 481150 (9:00-17:00).
Gure korreo elektroniko eta sare sozial nagusiak ere martxan daude.
Festak: ohiko bide telematikoa eta telefonoa erabiltzen ari dira elkarte eta herritarrekin harremanetan jartzeko: 943 481168 (donostiakofestak@donostia.eus).

Sarreren diru-itzulketak

Leihatilak, gainerako zerbitzuak bezala, itxita daude.
Martxoaren 13tik 29ra bertan behera utzitako ikuskizunetako sarreren diru-itzulketei buruz, bi kontu:

  • 1) Sarrerak Internet bidez erosi zituztenei automatikoki itzuliko zaie dirua. Itzulketekin astelehenean, martxoak 16, hasi ginen eta hamabost egunetan itzulketa guztiak egitea espero dugu.
  • 2) Lehiatilan erositako sarrerak, takilan bertan itzuli beharko dira Donostia Kultura berriro ateak zabaltzen dituenean.

Txarteldegi kontuetarako: dksarrerak@donostiakultura.eus.



Ekei Kulturweb S.L.L.