Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Erakusketa: "Milaka Eskuren Isilpeko Lana"

Erakusketa: "Milaka Eskuren Isilpeko Lana"

  • "Milaka Eskuren Isilpeko Lana" erakusketaren foiletoa

San Telmo Museoa y SOS Arrazakeriak "Milaka Eskuren Isilpeko Lana" proiektua aurkezten dute; proiektu artistiko horrek jatorri atzerritarreko emakume etxeko langileen errealitatea ikusarazi nahi du erakusketa eta jardueren bidez.

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Hasiera: 2020/03/4

Amaiera: 2020/07/12

Sarrerak: Doan / Gratis

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

Erakusketa Laborategian izango da ikusgai martxoaren 4tik uztailaren 10era bitartean, doako sarrerarekin. Denbora horretan jarduera programa bat garatuko da, proposamen berriekin osatuz joango dena. Alde artistikoa Joseba Bontigui argazkilariaren eskutik dator.

Martxoaren 4tik uztailaren 12ra bitartean, San Telmo Museoko Laborategian, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako Etxeko Emakume Migratzaile Langileen taldearen istorioak, bizipenak eta aldarrikapenak erakutsiko dira. Haien errebindikazioak ezagutuko ditugu, ikusezintasun-, deshumanizazio-egoeren, migrazio-doluen prozesuen eta lan-baldintzen ingurukoak.

Milaka eskuren isilpeko lanak aldi berean bi bide garatzen ditu; batetik, argazki proiektu baten sormen prozesua, Joseba Bontigui argazkilariaren parte hartzearekin, eta, bestetik, zentzua ematen dion benetako helburua: aurrez aurre begiratzera ausartzen ez garen errealitate sozial bat erakustea. Proiektua SOS Arrazakeria Gipuzkoak 2019an egindako Jatorri Atzerritarreko Emakume  Etxeko Langileak; egoera sozio-laborala eta zainketen arloko diskriminazioa txostena argitaratu ondoren sortu zen. Txosten hori "ekarpen berri bat izan zen lurraldean lan egiten duten atzerritar jatorriko etxeko langileek jasaten dituzten abusuzko lan-egoerak eta diskriminazioa salatzeko".

Proposamenak Gipuzkoako SOS Arrazakeriako emakume etxeko langileen kolektiboaren inplikazio aktiboa du, besteak beste kolektibo horren kontzeptua eraldatzea bilatzen duen erakusketa bati forma ematen lagundu baitu, hainbat mailatako planteamendu parte hartzaile eta dinamiko baten bidez. Alde batetik, proiektuaren prestaketan bertan izan da parte hartzaile, eta protagonisten ekarpenak jaso ditu. Bestalde, erakusketa aurkezten den espazioa ere parte hartzerako lekua izango da, hainbat jardueraren bidez, eta horrela, Laborategia, museoa, kolektibo hori osatzen duten emakumeen topagune eta ezagutzarako gune bihurtuko da. Topaketa horien ondorioz, material berriak sortuko dira, eta zabalik dagoen denboran txertatuko dira erakusketan.

Azkenik, espazioa ere proiektuaren alderdi artistikoaren garapenari lotzen zaio, aretoko gune bat estudioa bihurtuko baita, eta bertan aurrerago erakusketara gehituko diren argazkiak aterako baitira.

Honela deskribatzen du Joseba Bontigui argazkilariak proiektua:
"XXI. mendean, irudiak mundua definitzen eta aurkezten digun honetan, Milaka eskuren isilpeko lana proiektuak hurbiletik erakutsi nahi du arteak gizarte arazo bat izan dezakeela erreferente, sormen prozesuan abiapuntu gisa balio duena. Prozesu horretan lortutako argazkiak, irudietatik harago, erretratatutako emakumeen historia pertsonalaz hitz egiten duen narratiba baten emaitza izango dira. Erakusketa bisitatzen duenak emakume horien indarra eta boterea ezagutuko du, inguruan duten mundua, non emakumeak diren sostengatzaileak. Horrela, prozesuaren amaieran, ezaugarri diskriminatzaileak publikoak bere kabuz deskubrituko dituen ezaugarri positibo, partikular eta aberasgarri bihurtzea lortuko dugu".

Erakusketa hiru esparrutan egituratzen da:

  • Lehen esparruan, lehen planoan ageri diren argazkiekin egiten dugu topo, argi eta garbi agertzen direla emakume horien eskuak, haien lan-tresnak; haien aurpegiak, berriz, bigarren plano batean geratzen dira, fokurik gabe.
  • Bigarrenean, etxeko langile diren emakume migratzaileen kolektiboaren eguneroko errealitatearen hainbat alderditara hurbiltzen gara. Egunerokotasunarekin lotutako objektuen, dokumentuen, agertokien, testigantzen eta abarren bidez, haien errealitatera hurbiltzen gara: zailtasunak, lan kontratuak, zaintzak, nazioz gaindiko hazkuntza, migrazio dolua eta aukera berriak.
    • Datu garrantzitsuenak:
      • 115.559 pertsonak laguntza behar dute eguneroko bizitzako jarduerak egiteko; 77.580k egunero behar dute zaintza hori (EAE)
      • Migratzen duten pertsonen% 48 emakumeak dira.
      • Europara migratzen duten pertsonen %51 emakumeak dira.
    • Prestakuntza:
      • % 23,2k unibertsitate ikasketak ditu
      • % 74,7k ezin izan zuen titulua berretsi
    • Lan-baldintzak:
      • % 40 ordaindutako oporrik gabe
      • % 50ek legez araututakoak baino ordu gehiago egiten du lan
      • % 60 gaixotasunagatiko bajarik gabe
      • % 70 gaueko plusik gabe
      • % 30,7 barnekoa
      • % 36,5, oporrik eta jaiegunik gabe
  • Eta, azkenik, erretratuen galeria aurkituko dugu. Espazio honetan erakusketa inauguratzean marko huts batzuk aurkitzen baditugu ere, apirilaren 25etik aurrera markoek erakusketako protagonisten erretratuak aurkeztuko dituzte.

Jarduerak:

Erakusketarekin lotutako jarduera programa hiru topaketekin, bi mahai-ingururekin eta kontzertu batekin abiatuko da. Hala ere, eskaintza proposamen berriekin osatzen joango da. Informazio eguneratua webgunean egongo da eskuragarri erakusketaren inguruko jardueren atalean. Horrez gain, nahi izanez gero, buletin elektronikoaren bidez agenda posta elektronikoan jasotzeko aukera ere badago, informazio eguneratuenarekin.

Ordutegia: Asteartetik igandera, 10:00-20:00.

Lekua: San Telmo Museoaren Laborategian.

Oharra: Osasun krisiaren ondorioz, museoa baldintza berezietan zabaldu da, eta hala mantenduko da besterik esan ezean.
Informazio gehiago



Ekei Kulturweb S.L.L.