Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Adunako Axeri-dantza

Adunako Axeri-dantza

  • Axeri-Dantzaren une bat

Adunako Andra Mari Jaiaren barruan ospatzen den ekitaldirik esanguratsuenetako bat Axeri-Dantza da.

Udalherria: Aduna

Lekua:  Aduna

Ordua: 12:00

Hasiera: 2019/08/15

Amaiera: 2019/08/15

Adunako Udala

Aduna s/n (20150) Aduna

Telefonoa: <br>943692571 <br> 943690262 <br> 943692010
Faxa: 943690262
Weba: http://www.gipuzkoa.net/aduna/
Emaila: aduna@udal.gipuzkoa.net

Hainbat urtetan utzita egon ondoren, 1983ko Andra Mari egunean, abuztuaren 15ean, berreskuratu zen Adunako Axeri-Dantza.

Dantzari kopurua irekia da, eta pertsonaia aipagarria buruzagia da. Buruzagiak muturrean korapiloa duen gerriko batekin joz zigortu ohi ditu oker ari diren dantzariak. Taldea bi lerrotan antolatzen da, buruzagia aurrean dutela eta azeri-dantza osatzen duten dantzak egiten dituzte.

Axeri Dantza ez da izan arauturiko dantza bat, jolaserako eta txantxarako bide ematen zuen ekitaldi bat zen, beraz, jostaketa izatetik dantza izatera iritsi da urteen poderioz. Oilasko Jokoa Axeri Dantza gorde den eremuetan gorde da (Gipuzkoako Beterri eta Tolosaldean), iñauteri eta herrietako jai nagusietako ikuskizun bat izan da Oilasko Jokoa bezalaxe. Gerra Zibilaren aurretik izan ziren dantzaren azken saioak Adunan eta Andoainen. Adunan ondo gogoan gordetzen zituen dantzan aritutako zenbaitek dantzaren gorabehera guztiak eta pausoak. 1974. urtean Andoaingo Lizar Makil Dantza Taldeak Bixente Olanori esker (Andoain 1919) Axeri Dantzaren berri izan zuenean koreografia osatzeko Adunara jo behar izan zuten, Xeoteiko Faustino Sorondo (Aduna 1907) eta Altzarteko David Zabalarengana (Aduna 1907) hain zuzen ere. Adunatarrek dantzaren pausoak eta xehetasun guztiak erakutsi zizkieten.

DANTZAREN ZATIAK

  1. AITARENA
    • Deia. Paseoa. Deia
  2. ZORTZIKOA EDO LEKU ALDATZEKOA
    • Deia. Paseoa. Deia
  3. ORRATZAKOA
    • Deia. Paseoa. Deia
  4. TXINGOA EDO ILENTIA
    • Deia. Paseoa. Deia
  5. KORRIKA
  6. PERRA JARTZEA
  7. BORROKA EDO TORREA

JANZKERA

Gaur egun dantzari guztiek jantzi berdina daramate. Txantxa edo jolasa zen neurrian, antzina, garaian garaiko arroparekin eta bakoitzak zeukanarekin jantzirik joango ziren. Dantza berreskuratu zenean ordea, janzkera berezitua eman zitzaion. Soinean alkandora zuria eta praka mila-marra txuri beltzak daramatzate. Alkandoraren gainetik blusa gorria, oinetan galtzerdi beltzak eta alpargata zuriak. Eta buruaren bueltan koloretako zapia loturik.

MUSIKA eta SOINUA

Axeri Dantzaren berri izan zenean, Andoaingo txistularia zen Inazio Aizpurua (Andoain 1892) txistulariarengana jo zuten musika eta beste hainbat xehetasun jakiteko: janzkerarenak adibidez.

Bibliografia: Adunako Azeri-Dantza eta Oilasko-Jokua - DUEÑAS PEREZ, Emilio Xabier - MENDI-ALDE, Euskal Dantza Taldea - Dantzariak, 29, EDB, Bilbo, 1985, 25-46. orr.



Ekei Kulturweb S.L.L.