Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. San Juan jaiak

San Juan jaiak

  • Santa Barbara Ermita

San Juan Bezpera eta Egunaren inguruko festak Urretxun.

Udalherria: Urretxu

Lekua:  Urretxu

Hasiera: 2019/06/22

Amaiera: 2019/06/24

Urretxuko Udala

Iparragirre Kalea, 20 (20700) Urretxu

Telefonoa: 943720151 - 943721051
Faxa: 943724754
Weba: http://www.urretxu.net
Emaila: urretxu@urretxu.net

SAN JUANEN DOINUA (SAN JUAN BATAIATZAILLEAREN ERESERKIA):

  • Ez da iñun gizonik
    San Joan dan bezin
    Santu goitar ta haundirik aurkitzen.
    Berau da Jaunan seme zuzena,
    Jordanen bataiatu zutena.
    Entzun, gizonak, entzun, herriak,
    San Joanen doai arrigarriak
    Gora, gizonak, abestu, herriak,
    bere goitasun goragarriak.
    Amagan ziñala, Jaunak zindun deitu,
    Ordutik zinduen maitatu.
    Ume hau haundi izan dedin beti,
    Goikoak darama eskutik.
    Ama sengeagandik zu jaio ziñan
    Onbidez beterik donean.
    Entzun, gizonak, entzun, herriak,
    San Joan doai arrigarriak.
    Gora, gizonak, abestu, herriak,
    Bere goitasun goragarriak.
    Goragarriak, GORAGARRIAK

Hilak 23an, arratsaldean, Santa Barbarako Baselizaren kanpaiak Urretxuko San Juan jaien hasiera iragartzen du. Soinua hirigunean ere entzuten da txistularien doinuekin batera. Egun honetako ekitaldirik garrantzitsuenak Gernikako Arbola Enparantzan pizten den SU Purifikatzailearen inguruan ospatzen direnak dira. SUA gauean pizten da. Txistularien, trikitilarien eta txalapartarien eskutik dantzaldiak jarraitzen du.

Hilak 24ean, San Juan Eguna, herriko baserritarrak Santa Barbara auzoko enparantzan zuhaitza kokatzen da, eta gero ohizko Santa Barbarako ERROMERIA ospatzen da. Toka txapelketa, Bertsolariak, Txalapartariak... egongo dira Santa Barbaran, jai giroa egun osoan. Eta behar den bezala erromeria bukatzeko, ohizko jaitsiera.




Ekei Kulturweb S.L.L.