Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Errefuxiatuen aldeko nazioarteko eguna - Pasaia Aita Marirekin bat eginik.

Errefuxiatuen aldeko nazioarteko eguna - Pasaia Aita Marirekin bat eginik.

  • Kartela

Pasaia Aita Marirekin bat eginik. Errefuxiatuen aldeko nazioarteko egunaren inguruan (ekainaren 20an) antolatutako ekintzak

Udalherria: Pasaia

Lekua:  Pasaia

Hasiera: 2019/05/13

Amaiera: 2019/06/24

Jose Maria Zubia Cigarán, Aita Mari ezizenez ezaguna, marinel eta arrantzalea zen, eta itsas salbamenduei esker bihurtu zen heroi ezagun. Hainbat erreskatetan parte hartu zuen, harik eta 1866ko urtarrilaren9an ekaitz batean arriskuan zeuden marinel batzuk salbu jarri ondoren, bere bizia galdu zuen arte. Ezin dugu ez ikusiarena egin Europako ateetan hiltzen den pertsona kopuruaren aurrean. AITA MARI itsasontziakitsasoan arriskuan dauden bizitzak salbatzea lortu nahi du. Hilabete luzez Pasaiako uretan porturatuta egon da itsasontzia prestaketaguztiak antolatzen.

Libiarantz abiatu ezinean dago egun Mediterraneoko uretan, Gobernuak ez baitio behar duen baimena ematen. Ekimen zibila eta humanitarioa dugu AITA MARI itsasontziarena. Zer nolako lana egiten duen zabaltzeko erakusketa eta zineforuma egingo ditugu zuen guztien parte-hartzearekin. Gaiarekin lotuta, sortzen dituzuen sormen-lanak (itsasontziak, txalupak, marrazkiak, olerkiak, ipuinak edo bestelakoak) jasoko ditugu erakusgai jartzeko. Egindako lanak maiatzaren 24rako Pasaiako udal liburutegi eta ludoteketara eraman itzazue.

TAILERRAK. Erakusketarako kartoizko itsasontziak egiteko tailerrak:
Maiatzaren 13 eta 15ean, kale-hezitzaileen Trintxerpe- San Pedroko lokalean. 17:00-18:30
Maiatzaren 15ean, kale-hezitzaileen Antxoko lokalean. 17:00-18:30
Maiatzaren 16an, osteguna, 17:00etatik aurrera Donibaneko Ubera eta San Pedroko udal liburutegietan.
Maiatzaren 17an, ostiral arratsaldean, kuadrilategiko talde guztietan 19:00etatik 21:00etara.

ERAKUSKETAK
Ekainaren 3tik 9ra. Arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara. San Pedrokoudal aretoan (ERTI).
Ekainaren 10etik 16ra. Arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara Donibaneko Kulturguneko erakusketa gelan.

DOKUMENTALAK
Ekainaren 12an: 24 MILLAS#NiUnaMuerteEnElMar. Asier Garcia / Unax Blanco. Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean, 19:00etan. Ondoren solasaldia: Iñigo Gutiérrez SMH Chios (Gizaldeko itsassalbamendua)
Ekainaren 20an: EL NAUFRAGIO, 30 años de memoria sumergida,
Pasai Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan. Ondoren, solasaldia izango da Gipuzkoako gizarte-eragileekin.



Ekei Kulturweb S.L.L.