Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Segurako Ibilbideak: Hirigunean Ibilbidea

Segurako Ibilbideak: Hirigunean Ibilbidea

  • Ardixarra Etxea

Segura Herriak herrigunea eta ingurune naturala ezagutaraziko gaituen hainbat ibilaldi eta paseo eskaintzen dizkigu.

Udalherria: Segura

Lekua:  Segura

Hasiera: 2018/12/31

Amaiera: 2019/12/31

Segurako Turismo bulegoa.

ARDIXARRA ETXEA (Beheko solairua). Kale Nagusia, 1 (20214) Segura

Telefonoa: 943801749
Weba: http://www.seguragoierri.net/
Emaila: turismobulegoa-segura@telefonica.es

Bisita Gidatuak antolatzen dute:
Hirigune historiko artistikoan zehar.
Ermiten ibilbidea.
Inguruko zuhaitz eta zuhaixken erakusketa.
Aste Santuko pasoen erakusketa (Aste Santuan).

TURISMO BULEGOA:

ARDIXARRA ETXEA (Beheko solairua).
Kale Nagusia, 12.
20214 Segura (Gipuzkoa)
Tel. 943801749.
E-mail: turismobulegoa-segura@telefonica.es

ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera 16:00-19:00
Larunbata, igandea eta jai egunak: 11:00-14:00 16:00-19:00

Segurako Ibilbideak: Hirigunean Ibilbidea

Ardixarra Etxea. XVI
Euskal Herriko hirigune historikoetan barne erdi mailako hiri-arkitekturaren adibide bakarrenetako bat da. XVI. mendeko betiko etxebizitza-lantegia irudikatzen du.

Zerain Portalea. XVII. mende bukaera - XIX erdialdea
Segurak izan dituen bost portaletatik Zeraingoa hoberen kontserbatzen dena da, nahiz eta zenbait aldaketa jasan dituen.

Gebara Jauregia. XV. mende bukaera. Gotikoa.
Monumentu Historiko Artistikoa. Gipuzkoako lurraldearen Berant Erdi Aroko hiri-jauregien adibide onenetariko bat da.

Ama Jasokundearen Eliza. XVI. Euskal Gotikoa.
Monumentu historiko artistikoa. Katedral itxurako Euskal Gotikoaren eredutzat hartu daitekeen Eliza paregabea da. Erretaula: XVIII. Barroko - Rococoa. Monumentu Historiko Artistikoa.

Goiko edo Gaztela Portalea
Hirigunera sartzeko ate garrantzitsuena zen.

Sorkundetar Komentua. XVII
Fase ezberdinetan eraiki zen jendearen dohaintzei esker. Erretaula: XVIII. Barroko - Rococoa. Monumentu Historiko Artistikoa.

Arrue Jauregia. XVI. mende hasiera - XVII erdialdea
Haserako itxuratik ukitu dexente jaso ditu. Goiko solairuko galeria mudejarra aipagarria da. Belengo Ama Santutsuaren koadroa jauregiaren horma batean kontserbatzen da.

Oxiña edo Nafarroako Portalea. XVIII. mende erdialdea
Portale xume hau goiko kantoiaren ekialdean kokatzen da. Bertatik Nafarroako bidaiari eta merkatariak sartzen ziren Nafarroako portalea bezala ezagutzen zelarik.

Lardizabal Jauregia (Udaletxea). XVII. mende bukaera
Jauregi barrokoen adibide oso ona da. Lardizabal familia oso ospetsua izan zen, herriaren alde laguntza handiak emanaz.

Atzeko edo Jauregi Portalea. XVIII. mende hasiera
Jauregi Portalea beheko kantoairen ekialdeko muturrean kokatua dago, Zeraingoaren parean.

Beheko Portalea
Hirigune irteerako atea zen.

Balenzegi Jauregia. XVII. mende erdialdea - Barrokoa
Oso egoera onean kontserbatuta dagoen horma bitarteko hiri-jauregien adibide on bat.

Jauregi Etxea. XVII. mende hasiera - Barrokoa
Horma bitarteko hiri-jauregi barrokoen adibide oso ona da, hasierako elementu gehienak kontserbatzen dituelarik.



Informazio Gehiago

Ardixarra Etxea, Turismo Bulegoa
Kale Nagusia, 12 behea - 20214 SEGURA
Tlfno: 943 80 17 49 / Fax: 943 80 20 37 / turismoa@segura.eus

ORDUTEGIA:
Ostiralak: 17:30-19:30
Larunbat, igande eta jai egunak: 11:30 - 13:30  /  16:30 - 19:30
Zubiak, Aste Santua, uda eta Gabonak: egunero irekita jai egunetako ordutegian.
Ordutegi honetatik kanpo hitzordua eskatu.



Ekei Kulturweb S.L.L.