Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Legazpiko Euskal Burdinaren Museoa

Legazpiko Euskal Burdinaren Museoa

  • Kartela
  • Museoaren ikuspegia
  • Museoaren ikuspegia
  • Museoaren ikuspegia
  • Museoaren ikuspegia
  • Museoaren ikuspegia
  • Museoaren ikuspegia
  • Museoaren ikuspegia
  • Museoaren ikuspegia
  • Imagen 10 de la galería de Legazpiko Euskal Burdinaren Museoa

Euskal Burdinaren Museoa, Burdinolen Ibilbidean kokatzen da eta, bertan, industrializazio-aurreko garaian gizakiaren, ingurunearen eta burdina-lanketaren artean zegoen harreman estua adierazten da, betiere abiapuntu gisa Euskal Herria hartuta. Euskal Burdinaren Museoa Burdinolen Ibilbidearen ataria da.

Udalherria: Legazpi

Lekua: Euskal Burdinaren Museoa

Hasiera: 2018/12/30

Amaiera: 2019/12/31

Sarrerak: 1,00

Lenbur Fundazioa

Bikuña Jauregia<br>Bikuña Enea, 16. (20230) Legazpi

Telefonoa: 943731895
Faxa: 943731886
Weba: http://www.lenbur.com
Emaila: mirandaola@lenbur.com


Informazio Bulegoa.
Burdinolaren martxa jartzea
Baseliza.
Diaporama.
Artisau eta Oroigarrien denda.
Aterpetxea eta Taberna.
Burdinolara Bisita Gidatua.
Igaralde Errotara Bisita Gidatua.
Udanako Meategi Konplexura Bisita Gidatua.
Gazte Parkea eta Pilotalekua.
Mahaiak eta Erretegiak.
Komunak
Oinezko eta mendi bizikletazko ibilbideak.

Euskal Burdinaren Museoa, Burdinolen Ibilbidean kokatzen da eta, bertan, industrializazio-aurreko garaian gizakiaren, ingurunearen eta burdina-lanketaren artean zegoen harreman estua adierazten da, betiere abiapuntu gisa Euskal Herria hartuta. Euskal Burdinaren Museoa Burdinolen Ibilbidearen ataria da.

Euskal Burdinaren Museoak ikuspegi desberdinetatik aztertuko du burdina, kontutan izanik: alde teknologikoak, historikoak, zientifikoak, ondarezkoak, industrialak, gizarte-mailakoak, paisajistakoak, Proiektuak, alde batetik burdinak gizakientzako ekarri zuen abantaila erakusten du eta, bestetik, burdinak Euskal Herrian eragin zuen industria-garapena azaltzen du.

Museoak iragana irakurtzea ahalbidetuko du, betiere ezagueraren planteamendu berritzaileak erabiliz eta horiek transmititzeko teknologia berrietaz baliatuz; horretarako, baliabide desberdinak erabiliko dira erakusketan.

Hauek izango dira Museoaren eduki-gaiak:

  • 1. Gunea.- Burdingintza:
    • Burdinaren iraultza
    • Burdina, zibilizazioen motore
    • Burdinaren sekretuak
    • Burdina eta Euskal Herria


  • 2. Gunea- Paisaia:
    • Naturak eragindako inguru-aldaketa
    • Giza jarduera mea eraldatzean
    • Giza jarduera basoa eraldatzean
    • Gizakiaren eta naturaren arteko elkarmenpekotasuna
    • Iraunkortasunaren printzipioa


  • 3. Gunea- Artea eta Mitologia:
    • Pintura, eskultura, literatura, musika, eta burdina
    • Elezaharrak


  • 4. Gunea- Burdingaia:
    • Mea nagusiak
    • Azalpena eta lorpena
    • Meatokiak Euskal Herrian
    • Aztarnak paisaian: zainen kokapena


  • 5. Gunea- Meagintza: mea ateratzea:
    • Mea ateratzeko teknikak. XVI.mendea
    • Meatze-paisaia
    • Meategi motak
    • Bilakaera teknologikoa mea ateratzeko lanetan
    • Meatokiak Euskal Herrian


  • 6. Gunea- Energia erregarria: egur-ikatza:
    • Egur-ikatza
    • Basoa: paisaiaren aldaketa
    • Ikatza egiteko prozesua


  • 7. Gunea- Haizeolak: burdinola lehorrak edo haizezkoak:
    • Kokapena
    • Teknologia: eraikitzeko prozesua eta ezaugarriak


  • 8. Gunea- Zeharrolak: burdinola hidraulikoak:
    • Gune hidraulikoak. Uraren indarra
    • Sua. Erredukzioa eta mailuketa
    • Arkitektura eta ingeniaritza
    • Euskal Herriko burdinolen mapa


  • 9. Gunea- Lurra, sua, airea, ura, burdina:
    • Burdina lantzeko prozesu teknikoaren ideia nagusiak laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoa.


  • 10. Gunea- Burdinatik altzairura:
    • Zer da burdina?
    • Zer da altzairua?
    • Burdinaren eta altzairuaren propietateak eta aplikazioak
    • Lortzeko metodoak: zuzena, zeharkakoa
    • Zementazioa
    • Burdin eta altzairu motak


  • 11. Gunea- Antolaketa sozioekonomikoa:
    • Dramatizazioa antzerki birtualaren formatuan. Ekintza benetako eszenatokian burutzen da eta, bertan, burdinarekin zuzenean edo zeharka lotura duten lanbideak, jarduerak eta pertsonak agertuko dira.


  • 12. Gunea- Burdinaren eraldaketa: forja eta galdaketa
    • Galdaketak
    • Forja
    • Burdinola nagusiak eta txikiak
    • Burdinolak
    • Tailer espezializatuak


  • 13. Gunea- Berrikuntza teknologikoak:
    • Sutegia
    • Kojinetea
    • Hauspoa
    • Palanka
    • Palatxoen gurpila


  • 14. Gunea- LENBUR Proiektua:
    • Eskualde mailako proiektuak
    • Eskualdez gaindiko proiektuak

Museoaren zerbitzuak.

  • Museoaren erakusketa iraunkorra ikusteaz gain, bisitariek Museoaren jatetxean eskaintzen diren plater goxoak dastatzeko aukera izango dute. Bertan, xehetasun guztiak zaindu dira jatetxeak industria-ezaugarriak izan ditzan eta alde horretatik berezia da.
  • Modu berean, Museoaren dendan gure eskualdean eskuz egindako produktu ugari erosi ahal izango du bisitariak.

Bisitak.

Ordutegia - 2018

  • Asteartetik igandera: 11:00-14:00
  • Igandeak: 10:00-15:00

Prezioa: 2,00 € (bisita librea)
Telefonoa: 943 730428

  • Bisita gidatua izan daiteke edo norberak bere kasa egin ahal izango du.
  • Euskal Burdinaren Museoa ikusteaz gain, "Burdinaren Taupadak" izeneko ibilbidearen barruan honako guneak bisita daitezke:
    • Mirandaolako burdinola (igandetan martxan ikus daitekeena)
    • Artzaintzaren Ekomuseoa
    • Ogiaren Txokoa
    • Halaber, joan den mendeko 50eko hamarkadara bidaiatxo bat egitera gonbidatzen dugu bisitaria eta Langileen ibilbidea"ren barruan garai haietako langilearen etxebizitza, langileen seme-alaben ikasgela eta kapera ikusteko aukera eskaintzen dugu.

Informazio gehiago:

  • Lenbur Urola Garaia Eskualdeko Turismo Bulegoa
    Mirandaola Parkea
    Telleriarte, z/g
    20.230 Legazpi
    Tel: 943-730428
    Fax: 943-733163
    E-mail: Mirandaola@lenbur.com
    www.lenbur.com



Ekei Kulturweb S.L.L.