Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. DŽELIKATUZ Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomia Zentroa - ITXITA!!

DŽELIKATUZ Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomia Zentroa - ITXITA!!

  • D´Elikatuz Zentroa

DŽELIKATUZ Eskualdeko Turismo-Bulegoa, Goierriko Interpretazio Zentroa eta Elikadura eta Gastronomia Zentroa da.

Udalherria: Ordizia

Lekua: D'elikatuz Interpretazio Zentroa

Hasiera: 2015/12/31

Amaiera: 2020/12/31

Sarrerak: 3,00 €

Ordiziako Udala

C/ Nagusia, 24 (20240) Ordizia

Telefonoa: 943885850
Faxa: 943889193
Weba: http://www.ordizia.org
Emaila: ordizia@udal.gipuzkoa.net

Kultura-Ospakizun batzordea.Telf 943805632

Ordiziako Udalaren eta Goiturren (Goierri Turismoa) ekimenarekin, Goierri eskualdeko informazio turistikoari buruzko gune kultural berria eratu da, eta horretaz gain, elikadura eta gastronomia sustatzera bideraturiko zentroa baita ere. Udalaren jabetzako den Barretxe etxean dago gune hori eta zeregin horretarako zaharberritu dute.

Ordiziak ireki berri duen elikadura eta gastronomiako zentroa duzu DŽelikatuz, paladarrari eta osasunari zuzendutako gunea, beraz. Bertan, dastamenari eta osasunari eskainitako txokoa aurkituko duzue. Dastamenaren arloan, gure lurrak ematen dituen elikagaien zaporeak eta testurak emango ditugu ezagutzera. Osasunaren arloan, berriz, elikagaiez, dieta orekatsuez, elikadura-arazoez... hitz egingo dizuegu.

Haurrek nahiz helduek bisitatu dezakete. Guztiek ere, oso modu grafikoan eta interaktiboan aurkituko dituzte euskal kulturan hain errotuta dagoen gai honen inguruko txikikeriak. Gainera, antolatutako taldeek, familiek zein bakarkako lagunek bisitatzeko antolatuta dago.

Laburbilduta, ELIKADURAri eskainitako kultur eremu berria aurkituko duzue bertan. Ziur gaude harrituta geratuko zaretela, izan ere, hain egunerokoa eta garrantzitsua den gai honetan ustekabe bat baino gehiago aurkituko dituzue.

· Ordiziako Elikadura eta Gastronomia Zentroaren beheko solairuan, Goierriko eskualdeko turismo-bulegoa dago. Bisitatzeko txokorik politenak zein diren esango dizuete. Gainera, eguneko txangoak ere proposatuko dizkizuete eta Ordizia inguruko herriek eskaintzen dituzten aukera ugarien berri eman.

· Lehen solairuan Goierriko Eskualdearen Interpretazio Zentroa bisitatu dezakezue. Maketa, diaporama, benetako material eta argazkien bidez, turismoaren aldetik interesgarriak diren elementu eta ezaugarri nagusiak erakusten dituzte. Hauek dira aipagarrienak

· Bigarren solairuan eta estalkipean, Eskualdeko Elikadura eta Gastronomia Zentroa bisitatu dezakezu. Elikaduraren eta gastronomiaren ezaugarri nagusiak erakusten ditu, bertako betiko produktuen elikapen-balioen alde eginez.

Zentroaren ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik- 13:00era eta 14:00etatik- 19:00etara
- Asteburu eta jaiegunetan: 11:00etatik- 14:00etara eta 16:00etatik- 19:00etara

Helbidea: Santa Maria, 24 - 20240 Ordizia

Telefonoa: 943 88 22 90

Posta elektronikoa: turismo@ordizia.org

Sarrerak: 3,20 €.





Ekei Kulturweb S.L.L.