Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Gaztagintza erakusketa San Telmo Museoan

Gaztagintza erakusketa San Telmo Museoan

  • Kartela

San Telmok pieza horiek erakusketatik atera ditu beste testuinguru batera eramateko, hain zuzen ere Gipuzkoako baserri batera eraman eta bertan gaur egun gazta nola egiten duten erakusteko, non aluminioak eta plastikoak egurra ordeztu duten, iraganean gure herrian mendetan erabilitako egurrezko tresnak alde batera utzita. Argazki-erakusketa honen bitartez, museoak bere etnografia-ondareari balioa eman nahi dio egungo gaztagintza-prozesuarekin alderatuz, eta hori Gabiriako Baztarrika baserrikoek eskainitako laguntzari esker lortu dugu. Argazki erakusketa hau gastro-kulturalaren sarbidean ikusgai dago

Udalherria: Donostia / San Sebastián

Lekua: San Telmo Museoa

Ordua: 10:00 > 20:00

Hasiera: 2015/01/1

Amaiera: 2017/12/31

Sarrerak: 0,00 €

San Telmo Udal Museoa.

Ignacio Zuloaga Plaza, 1 (20003) Donostia / San Sebastián

Telefonoa: 943424970 <br> 943420094
Faxa: 943430693
Weba: http://www.amigosdesantelmo.org
Emaila: santelmo@donostia.org

Eraikina:
Gaur San Telmo Museoa den eraikina 1.544tik 1.562ra bitartean egina da eta dominikoen komentu izana.
Artitekturaren aldetik alderdi sainalatuenak klaustroa eta Eliza dira.
Klaustroa bi oinekoa da, eta erdi puntuko arkudun leiho zabalak ditu.
Eliza nabe bakarreko gurutze latindarrekoa eta arku zorrotzez errematatua da. Hormak (800 m2), 1.932 az gero, Jose María Sert-en pinturez estalita daude.
Bildumak:
San Telmo Museoko fondoek izaera misota dute, sortutakoan izan zuten bezala, eta oinarri sendoa ematen diote oraingo “San Telmo, euskal kulturarentzako museoa” izeneko berrikuntza proiektuari.
Arkeologia:
San Telmo Museoak Europako arte histoiografia orokor guztiari begiratzen dio. Aipagarrienak dira, arte klasikoan, El Greco, Ribera, Valdés Leal eta Rubensen lanak. XIX. mendeko eta XX.aren hasierakoetan, pintore espainolenak dira gahienak, besteak beste, Madrazo, Lucas Villamil, Fortuny eta Carlos Haesen koadroak. XX. Mendean berriz, auskal pintura eta eskulturako fondoak daude batez ere; horien artean, adibidez, Zuloaga, Ortiz de Echagüe, Salaberría, Tellaetxe, Olasagasti eta Zubiaurre pintoreenak.
Etnografía:
Euskal Herrian izan diren bizimodu tradizionalak ageri dira. Bilduma baliotsua osatu da han eta hemen bildutako trenza eta objektuekin: badira nekazari girokiak, etxekoak, herriko sinesteen adierazgarriak, eskulangintza eta ofizioetakoak, bai eta jantziak eta musikatresna herrikoiak ere.
Historia:
Artilleriako armen bilduma garrantzitsua dago Urgullen. Arma zuriak: XV – XX. Mendeetako espata, daga, sable, eta abar. XVIII.-XX.ko su armak, eta Afrikako, Filipinetako eta Japoniako armamentua. Herriko Historiarekin zerikusia duten argazkiak, grabatuak eta kartografría ere jasota daude.
Museoaren lana:
San Telmo Museoak bere sail eta zerbitzuen bitartez Gipuzkoako ondarea zaintzen, aztertzen eta jendeari zabaltzen lan handia egiten du. Zaharberritzeko tailera eta liburutegio espezializatua dauzka.

Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera: 10:30 – 13:30 eta 16:00 – 20:00
Igande eta jai egunetan: 10:30 –14:00.
Astelehenetan itxita.

 

Euskal Herriko nortasun  gastronomikoaren ikurra dugu gazta, eta oraingo honetan ere ardatz gisa hartu  nahi izan dugu, San Telmo Museoan gaztagintzari loturik gorde diren  etnografia-piezetara argazkien bitartez hurbiltzeko, pieza horiek gure  kulturaondarearen lagin txiki bat osatzen duten neurrian.   

Tokia:  San Telmo. Gune gastro-kulturala
Ordutegia:  Asteartetik igandera, 10:00etatik 20:00etara
Prezioa: Sarrera  dohainik   

Ardia Mesopotamian etxekotu ondoren  -Kristo aurreko 10.000. urtetik 12.000. urtera bitarteko garaian-, dirudienez  gazta gure aroaren aurreko laugarren milurtekoan jaio zen, gutxi gorabehera.  Kondairaren arabera, artzain arabiar batek ardi-esnea sartu omen zuen  arkume-urdailaz egindako larruki baten barruan. Eguzkiak berotu ondoren,  larruki barruko esnearen zati bat gatzatu egin zen, eta horrela, ustekabean,  gazta egiteko modua asmatu zen. Ur hiriko (gaur egun, Irak) sumertar tenpluko  friso batean ageri da gaztagintza-prozesuaren lehen deskribapena, eta Kristo  aurreko 3.100. urtetik 3.500. urtera bitarte datatu da. Euskal Herrian, berriz,  La Hoya aztarnategian (Biasteri, Araba) hainbat molde ageri dira, orain dela  3.000 urtekoak, gutxi gorabehera. Buztinezko pieza batzuk dira, 12-15 cmko  diametroa dute eta, antza denez, gaztak egiteko erabiltzen ziren.

 

Ekei Kulturweb S.L.L.