Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Hondarribiko Interpretazio gunea

Hondarribiko Interpretazio gunea

  • Hondarribiko Interpretazio gunea

Etxearen behe solairuan hondarribiarrak nahiz bisitariak hiriko kultur jarduerei buruzko informazioa topa dezake, baita Hondarribia eta eskualdeari buruzko turismo eremuei buruzkoa ere.

Udalherria: Hondarribia

Lekua: Arma Plaza

Hasiera: 2015/01/1

Amaiera: 2017/12/31

Lehen solairuko erakusketa iraunkorra oinarrizkoa da Hondarribiko Interpretazio Gunean, eremu horretan bisitari guztiak herriko historia eta ondare oparotasunaz jabetuko baitira; erakusketa iraunkorra bisitatuta Hondarribiko iraganaren, orainaren eta etorkizunaren ikuspegi oso eta ederra jasotzen da, baita bisitariak denbora eskasa edo eguraldi zakarra dela eta herria oinez ikusi ezin duenean ere.

Bigarren solairua liburuak aurkeztu, aldi baterako erakusketak antolatu, hitzaldiak eman eta abarrerako eremua da, eta beste solairuetako edukien osagarri da ere.

Ordutegia

  • Urria - Ekaina
    Asteartetik larunbatera 10:30 - 13:30 eta 15:30 - 19:00
    Igandea 10:00 - 14:00

  • Udaran Uztailak 1 - Irailak 15
    Astelehenetik Igandera 10:00 - 13:30 eta 15:30 - 20:00

Harremanetarako
Telefonoa: +34 943 64 36 77
Posta elektronikoa: armaplaza.hondarribia@udal.gipuzkoa.net



Ekei Kulturweb S.L.L.