Formulario de acceso

Pasahitza ahaztu dut

  1. Hasiera
  2. Done Jakue Bideari buruz interpretazio-zentroa

Done Jakue Bideari buruz interpretazio-zentroa

  • Done Jakue Bideari buruz interpretazio-zentroak

Done Jakue Bideari buruz Orion dagoen interpretazio-zentroak informazio osatua eskaintzen du bide horren inguruan

Udalherria: Orio

Lekua: Done Jakue Bideari buruz interpretazio-zentroa

Hasiera: 2015/01/1

Amaiera: 2017/12/31

Europako lehen kultur ibilbidea ezagutzen

Done Jakue Bidea "Europako Lehen Kultur Ibilbidea" izendatua dago. IX. mendetik aurrera, Europako erromesek Santiago apostoluaren hilobira (Compostelara) joateko ireki zituzten bideez osatua dago. Mendeak joan eta mendeak etorri, herri osoak, elizak, ospitaleak eta merkataritza-ibilbideak sortu ziren Bidearen inguruan, eta kultura, historia, arte eta paisaia alorrean benetako altxorra dira gaur egun.

INTERPRETAZIO-ZENTROAREN EDUKIAK

BEHEKO SOLAIRUA
Bisitariaren informaziorako bulegoa Turismo-bulegoa

1. SOLAIRUA

  • 1.BIDEAREN HISTORIA
    - Sarrera
    - Bidearen jatorria
    - Santiago Apostoluaren irudia
    - Bidearen zabalkundea eta hedapena
    - Gurutzea
  • 2.COMPOSTELARAKO ERROMESAK
    - Zer da Erromesaldia?
  • 3.ARTEA BIDEAN
  • 4.BIDEA GAUR EGUN
    - Egungo erromesa
    - Balioak eta erromesaldi motak
    - Janzkera
    - Janaria eta ostatua
    - Erromesaldiko oroitzapenak

2. SOLAIRUA

  • 1.SARRERA
  • 2.IPARRALDEKO BIDEA (EDO KOSTALDEKOA) EUSKAL HERRIAN ZEHAR
    - Jatorria
    - Landaredia
    - Artea
  • 3.BARNEALDEKO EUSKAL BIDEA (EDO EUSKAL DONE JAKUE BIDEA, SAN ANDRIANDIK BARRENA)
    - Jatorria
    - Landaredia
    - Artea
  • 4.BESTE BIDEAK: BIDE FRANTSESA, JATORRIZKO BIDEA, ZILARRAREN IBILBIDEA, ETA ABAR.
    - Zentroak modulu elkarreragileak, ikus-entzunezko emanaldiak eta hainbat hezkuntza-material dauzka.

Gela guztiak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak daude.

Done Jakue Bideari buruz interpretazio-zentroak
Iturriaga Jauregia - Kale Nagusia 17 - 20810 Orio
Tel. 943 83 09 04
E-posta: orioturismo@gmail.com

Neguko ordutegia
Asteartea: 16:00etatik 19:00etara
Asteazkenetik ostiralera: 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Larunbata: 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igandea: 10:00etatik 14:00etara



Ekei Kulturweb S.L.L.