- INTERPRETAZIO ZENTROA.
- Gure sagardoaren historia oso xumea eta motza dela dirudien arren, erromatarrak ailegatu baino lehen gure lurraldeetan edaten zela jakina da. Sekretu etab itxikeri anitz gordetzen duen edari bat da. Beste aldetik guretzat ohizkoa den txotxa orain dela 50 urtetik aurrera burutzen da, nahiz eta Astigarragan sagardoa egiten den lehenengo dokumentuak 1382 urtekoa izan.
Urte askotako historia duen edari honek izan duen eboluzioa modu interaktiboan ikasteko aukera eskaintzen digu Interpretazio Zentro honek, horretarako ikus-entzunezko teknikarik aurreratuenetaz baliatzen delarik.
Bisitaren iraupena: 30 minutu gutxi gorabehera.
- SAGASTI MUSEISTIKO ETA PEDAGOGIKOA.
- Sagardoetxeak duen bigarren gune didaktikoa Sagasti Museistikoa da. Bertan Euskal Herrian dauden sagar motak ezagutarazten dira, mendeetan erabili diren sagastien ustiaketa formak azalduz. Sagar mota eta ustiaketa ezberdinak adierazten dituzten gune ezberdinak bisita daitezke, mota klasikoetatik aurrerakoienetaraino igaroz.
Sagasti museistikoa estalperik gabeko gunea da, paseo eder baten ondoren sagarraren kultura era pedagogiko eta dinamiko batean ezagutu ahal izango dugularik. Bertan hainbat ekitaldi erakusgarriak, ikasketak, txertatzeak eta sagargintzak burutzen dira, bertaratzen den edonorentzat (bai profesional, bai gazte edota helduentzat) baliagarriak diren ekintzak.
Ibilaldi atsegin honekin sagarraren prentsatzea ikusi daiteken dolareaz, sagardoa nola egiten den demostrazioaz, sagarraren historia eta bitxikeriaz eta dauden sagar barietate autoktonoaz gozatzeko ezagutzeko aukera izango dugu.
Bisitaren iraupena: 45 minutu gutxi gorabehera.
- DASTAPENA ETA DENDA.
- Baina Sagardoetxeak ez du historia, kultura eta natura eskaintzen bakarrik. Sagardoaren dastatzea ere eskaintzen du, horrela dituen xehetasunez gozatzeko aukera izango dugularik. Edari paregabe honen parametro bakoitza ezagutu ahal izango ditugu. Dastatze hau amaitzeko sagarren mosto eta likore ezberdinak edateko aukera izango dugu.
Sagardoetxea. Sagardoaren museoa.
- Kale Nagusia, 48.
20115 Astigarraga. Gipuzkoa.
Telefonoa: 943 550 575.
SALNEURRIAK ETA ORDUTEGIA
Sarrerak museoko hiru guneetako bisita eta helduentzako sagardo dastaketa eta haurrentzako sagar muztioaren dastaketa barne-hartzen du. Museoko guneak bisitariak bere kabuz bisitatu ahal izateko irekiak daude. Bisita gidatua ere erreserbatzeko aukera dago.
TARIFAK (BEZ-a barne)
Banakakoentzako sarrerak - 5,00 €
Bisita gidatua eta sagardo dastaketa (helduentzat) eta muztio dastaketa (haurrentzat)
11 – 17 urteko haurrak: 3,00 €
0 – 10 urteko haurrak: Doan
Taldeentzako sarrerak - 4,50 €
Bisita gidatua eta sagardo dastaketa (helduentzat) eta muztio dastaketa (haurrentzat). 10 heldu baino gehiagoko taldeentzat.
11 – 17 urteko haurrak: 3,00 €
0 – 10 urteko haurrak: Doan
Ikastetxeak eta aisialdi taldeak - 3,00 €
Bisita gidatua eta sagar muztio dastaketa denentzat. 10 haur baino gehiagoko taldeentzat.
1 – 17 urteko haurrak: 3,00 €
Irakasle eta begiraleak: Doan
Sagardoetxea: Urte osoan irekita
Ohiko ordutegia
Asteartetik larunbatera: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.
Astelehenetan itxita (uztaila eta abuztuan izan ezik).
Udako ordutegia
Astelehenetik larunbatera: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
Igande eta jaiegunetan: 11:00-13:30.
Astelehenetan irekia uztaila eta abuztuan.